2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IMOTZ
Hiri-jarduketarako plan berezia, Erasoko 6. poligonoko 3021. lurzatian. Hasierako onespena
2024ko urriaren 3an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zen hiri-jarduketarako plan berezi bat Erasoko 6. poligonoko 3021. lurzatian, María Carmen Lomillos Garcíak sustatua.
Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan xedatutakoarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Imotzen, 2024ko urriaren 4an.–Alkatea, Alfredo Alzueta Unzue.
Iragarkiaren kodea: L2414564