2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
KASEDA
Urbanizazio-proiektua, UE-7.2 exekuzio-unitatearena. Behin betiko onespena
Kasedako Udaleko alkateak, 2024ko urriaren 2ko 43/2024 Ebazpenaren bidez, erabaki zuen behin betiko onestea Kasedako UE-7.2 exekuzio-unitateko urbanizazio-proiektua.
Hasierako onespenaren iragarkia argitara eman zen 2024ko 176. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 29an, eta epea iragan da inork alegaziorik aurkeztu gabe.
Beraz, erabaki da iragarki hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, eta aditzera ematen da orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, bete beharrez xedaturik dagoena uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74., 72.4 eta 134.5 artikuluetan (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Kasedan, 2024ko urriaren 2an.–Alkatea, Jesús Esparza Iriarte.
Iragarkiaren kodea: L2414233