2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CASCANTE
Deialdia, dirulaguntzak emateko herriko kirolariei, klubei edo kirol elkarteei (2023-2024). Laburpena
Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (identifikazioa): 788889.
Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatorias/788889).
Deialdi honen xedea da Cascanteko Udalarekin inolako akordiorik sinatuta ez daukaten tokiko kirolariei, klubei edo kirol elkarteei dirulaguntzak emateko modua arautzea, haien gastuak finantzatzeko autonomia, Espainia edo nazioarte mailako kirol lehiaketa ofizialetan parte hartzen dutenean, edo Cascanteko Udaleko Kirol Zinegotzitzak interes berezikotzat jotzen duen beste edozein lehiaketatan, 2023ko urriaren 16tik 2024ko urriaren 15era bitarteko aldian.
Diruz lagungarriak izanen dira:
1. Joan-etorrien gastuak.
2. Ostatu-gauak.
3. Kirol arropa eta materiala.
4. Teknikarien ordainsariak.
5. Kirol lehiaketetan parte hartzearen ondoriozko beste edozein gastu, baldin eta, deialdiaren xedearen arabera, Kirol Batzordeak diruz laguntzeko modukotzat jotzen baditu. Udalaren web-orrian eskura daitezke deialdi honen eskabideak eta eranskinak, bai eta oinarri arautzaileak ere: www.cascante.com.
Eskaerak aurkezteko epea 20 egun baliodunekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Cascanten, 2024ko urriaren 3an.–Alkatea, Alberto Añón Jiménez.
Iragarkiaren kodea: L2414450