2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CASCANTE
Aldaketa Udal Planean, AR4, AR9 eta AR10 banaketa-areetan
Cascanteko Udalak, 2024ko irailaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Cascanteko Udal Planaren aldaketa egituratzailea, AR4, AR9 eta AR10 banaketa-areen eremuan.
Hasiera batez onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da Idazkaritzan, iragarki hau argitaratu eta hilabeteko epean. Epe horretan, interesdunek hura aztertzen ahalko dute, eta alegazioak aurkeztu.
Aplikatzen den araudia: uztailaren 28ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 71. artikulua (legegintzako foru dekretu horren bidez onesten da Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Cascanten, 2024ko urriaren 1ean.–Alkatea, Alberto Añón Jiménez.
Iragarkiaren kodea: L2414172