2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BUÑUEL
Hiri-jarduketarako plan berezia, bizitegi-erabilera duen hiri-lurzoru finkatugabean. Hasierako onespena
Buñuelgo Udaleko Gobernu Batzarrak, 2024ko irailaren 27an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen honako proiektu hau: Hiri-jarduketarako plan berezia, Buñuelgo bizitegi-erabilera duen hiri-lurzoru finkatugabean (eraikigarritasuna handitzea).
Espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, eta argitara emanen da Nafarroan editatzen diren egunkarietan eta Udal honen iragarki-taulan; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72.1.a) artikuluan xedatutakoarekin (legegintzako foru dekretuaren horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Epe horretan, bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkezten ahalko dira, eta espedientea ikusgai egonen da Udal honetako Idazkaritzaren bulegoetan, jendea hartzeko orduetan.
Buñuelen, 2024ko urriaren 1ean.–Alkatea, Enrique Villafranca Uriel.
Iragarkiaren kodea: L2414185