211. ALDIZKARIA - 2024ko urriaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTSOAIN

Xehetasun-azterketa, igogailua jartzeko Nafarroa kaleko 2an. Hasierako onespena

Hasiera batez onetsi da xehetasun-azterketa bat, igogailua jartzeko Nafarroa kaleko 2an (xehetasun-azterketa hori Monente Arquitectura SLPk idatzi du). Hortaz, jendaurrean egonen da 20 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdun orok aurkez ditzan egoki iruditzen zaizkion alegazioak nahiz oharrak.

Sustatzailea: JABEKIDEAK: NAFARROA KALEA 2.

Tokia: Nafarroa kalea 2.

Antsoainen, 2024ko urriaren 1ean.–Alkatea, Marta Díez Napal.

Iragarkiaren kodea: L2414198