211. ALDIZKARIA - 2024ko urriaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTZIN

Xehetasun-azterketa 1. poligonoko 810. lurzatian. Hasierako onespena

Antzingo Udalak, 2024ko urriaren 2an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 1. poligonoko 810. lurzatiaren xehetasun-azterketa, M.ª Elena Adell San Pedrok eta Jesús Ángel Fernández Mauleónek sustatua eta Juan Carlos Merino Álvarez arkitektoak izenpetua.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan xedatutakoarekin (foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Antzinen, 2024ko urriaren 7an.–Alkatea, María Lourdes Ibáñez Sanz.

Iragarkiaren kodea: L2414557