2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ANTZIN
Balorazio-txostenaren proiektua. Jendaurrean jartzea
Antzingo Udalak, 2024ko uztailaren 4an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Antzingo udal-mugarteko balorazio txostenaren berrikuspen proiektua.
Balorazio txosten berriaren proiektua jendaurrean egonen da 20 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik zenbatzen hasita, bat etorriz azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluan ezarritakoarekin (Nafarroako Lur-ondasunen Erregistroari eta Katastroei buruzko Legea).
Jendaurreko epe horretan, balorazio txostenaren proposamena interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan eta Udalaren web-orrian, bidezko iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan.
Antzinen, 2024ko urriaren 7an.–Alkatea, María Lourdes Ibáñez Sanz.
Iragarkiaren kodea: L2414550