211. ALDIZKARIA - 2024ko urriaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑERRIKO MANKOMUNITATEA

Administrazio Nagusiko teknikaria izateko lanpostu bat betetzeko deialdia. Izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda

2024ko urriaren 8an, Iruñerriko Mankomunitateko lehendakariak 532/2024 Ebazpena eman zuen. Hona hemen ebazpen horren testu osoa:

"Iruñerriko Mankomunitateko lehendakariaren uztailaren 31ko 350/2024 Ebazpenaren bidez "Administrazio Nagusiko teknikaria" izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko eta Iruñerriko Mankomunitateko "Administrazio Nagusiko teknikariaren" lanpostuan aldi baterako aritzeko izangaien bi zerrenda eratzeko deialdia onartu zen.

Ebazpen hori 167. zenbakiko Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, 2024ko abuztuaren 16an.

Behin igaro zenean deialdiaren hirugarren oinarrian eskabideak aurkezteko ezarritako epea, 2024ko irailaren 7ko 489/2024 Ebazpenaren bidez, izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda onartu zen, eta zerrenda hori, deialdiaren laugarren oinarrian jasota dagoenaren arabera, 193. zenbakiko Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta egoitza elektronikoko iragarki-taulan (https://sedeelectronica.mcp.es/) kaleratu zen 2024ko irailaren 23an.

Beste alde batetik, aipatu den laugarren oinarri horretan, gainera, jasota dago behin-behineko zerrenda argitaratu den egunaren hurrengotik zenbatzen hasita hamar egun balioduneko epean izangai baztertuek erreklamazioak egin edo, halakorik badago, akatsak zuzendu ahal izango dituztela. Zehazki, eskabideak aurkezteko 3.1 oinarrian adierazitako Mankomunitatearen Erregistro Telematikoaren bidez egin behar zuten. Hartara, erreklamazioak egiteko eta akatsak zuzentzeko epea 2024ko urriaren 7an amaitu zen.

Ezarritako epe horren barnean, behin-behinean baztertu zen pertsonak ez du dokumenturik aurkeztu, bere eskabideko akatsak zuzentzeko.

Azkenik, eta seigarren oinarriaren arabera (6.2.4 atala), proba teoriko-praktikoa egiteko eguna eta lekua izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda kaleratzearekin batera jakinaraziko dira.

Hori guztia aintzat hartuta,

EBATZI DUT:

1. "Administrazio Nagusiko teknikaria" izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko eta Iruñerriko Mankomunitateko "Administrazio Nagusiko teknikariaren" lanpostuan aldi baterako aritzeko izangaien bi zerrenda eratzeko deialdian onartutako eta baztertutako pertsonen behin betiko zerrenda onartzea. Hain zuzen, honela geldituko da zerrenda hori:

–Izangai onartuak:

ANDIA GARCES, IÑAKI

ARIZALETA AZCONA, OLATZ

ASIO GOICOECHEA, FABIAN DAVID

BALDA GALAN, MARIA

BIDONDO ARNEDO, ARANTZA

CERMEÑO ALONSO, FELIX ANGEL

ESPARZA JIMENO, EVA

FREIRE DUEÑAS, MARIA GABRIELA

GARMENDIA BERANGO, ASIER

IDOATE GRIJALBA, ANTONIO MIGUEL

LEACHE ARRESE, ANA

LISARRI GUERRERO, MARTA

MAINZ PETROCH, EVA MARIA

OROZ YOLDI, ANA

OTERO GOÑI, AMALUR

RIPA AZANZA, RAQUEL

RODRIGUEZ GARCIA, BEGOÑA

SARASA AMATRIAIN, MARIA LUCIA

TURUMBAY IZURDIAGA, PABLO

VAZQUEZ VIDADOR, DIANA

VELASCO ALBENIZ, ELIANA

VIDAURRETA DE LA CRUZ, MIGUEL

ZABALETA MUNDUATE, UNAI

ZANDUETA CRIADO, ARGI

ZELAIA ZUBIKOA, INGE

–Izangai baztertuak:

ARRARÁS ARANGOA, ANE

  • Eskabidea ez aurkezteagatik I. Eranskinean ezarritako ereduaren arabera; langile-lanpostuen deialdi moduan Iruñerriko Mankomunitateari 15 euro ordaindu izanaren agiria ez aurkezteagatik; eta merezimenduen zerrenda ez aurkezteagatik II. Eranskineko ereduaren arabera.

2. Jakinaraztea lehenbiziko proba teoriko-praktikoa 2024ko urriaren 29an egingo dela, 16:00etan, Mankomunitatearen egoitzan (Aduanako Zokoa kalea, 12, Iruñea. Ansoleaga aretoa, beheko solairua).

3. Ebazpen hau kaleratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Iruñerriko Mankomunitatearen egoitza elektronikoko iragarki-taulan (https://sedeelectronica.mcp.es/).

Iruñean, 2024ko urriaren 9an.–Lehendakaria, David Campión Ventura.

Iragarkiaren kodea: L2414640