211. ALDIZKARIA - 2024ko urriaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

TAFALLA

24-01554 gora jotzeko errekurtsoa, honako honen kontrakoa: erdi mailako teknikari soziokultural eta kiroletakoaren lanpostuak (Kultura Alorra) betetzeko izangaien bi zerrenda hautaproben bidez osatzeko deialdia; zerrenda bat prestakuntzarako zerbitzu berezietan aritzeko izanen da, eta bestea, aldi baterako kontratazioak egiteko

Epatzea, Alkatetzaren 2024ko ekainaren 21eko Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoan. Ebazpen horren bidez deialdi bat onetsi zen, erdi mailako teknikari soziokultural eta kiroletakoaren lanpostuak (Kultura Alorra) betetzeko izangaien bi zerrenda hautaproben bidez osatzeko; zerrenda bat prestakuntzarako zerbitzu berezietan aritzeko da, eta bestea, aldi baterako kontratazioak egiteko.

Nafarroako Administrazio Auzitegiak, 2024ko irailaren 13ko probidentzia baten bidez, Udal honi igorri zion 24-01554 gora jotzeko errekurtsoa. Tafallako Udaleko zinegotzi Amaya Orduña Ullatek jarri du Alkatetzaren 2024ko ekainaren 21eko Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez deialdi bat onetsi zen, erdi mailako teknikari soziokultural eta kiroletakoaren lanpostuak (Kultura Alorra) betetzeko izangaien bi zerrenda hautaproben bidez osatzeko; zerrenda bat prestakuntzarako zerbitzu berezietan aritzeko da, eta bestea, aldi baterako kontratazioak egiteko.

Epatzen dira interesdun diren pertsonak edo entitateak, Nafarroako Administrazio Auzitegira ager daitezen (Iruñeko Iturrama kalea, 10), interesdun gisa, hamar egun balioduneko epean, iragarki hau argitaratzen denetik hasita. Hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea toki entitateen egintza eta erabakiak inpugnatzeari dagokionez garatzen duen Erregelamenduaren 12.2 artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea, maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak eman zion idazketaren arabera).

Tafallan, 2024ko irailaren 30ean.–Tafallako Udaleko idazkaria, Nekane Agreda Arróniz.

Iragarkiaren kodea: L2414153