2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
IRUÑA
Deialdia, Iruñeko Udalaren Udaletxeko Mantentze-lanetako arduradun lanpostua merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko. Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda
Giza Baliabideetako Alorreko zuzendariak, 2024ko irailaren 27an, honako ebazpen hau eman zuen:
Pertsonen Kudeaketako Alorreko zuzendariaren 2023ko azaroaren 13ko ebazpen baten bidez, deialdi bat onetsi zen Iruñeko Udalaren Udaletxeko Mantentze-lanetako arduradun lanpostua merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko (2023ko 249. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 30ean). Deialdi horren zazpigarren oinarrian ezarritakoarekin bat etorriz, eta izangai bazterturik ez dagoenez,
EBATZI DUT:
1. Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onestea. Hona hemen:
Onartuak:
***2228** | PÉREZ MURILLO, MARÍA BEGOÑA |
***5674** | TROYAS GARCÍA, JOSEBA ANDONI |
Baztertuak: inor ere ez.
2. Epaimahaiaren behin betiko osaera.
Epaimahaia honako hauek osatuko dute:
Epaimahaiburua: Xabier Burgui Vergara, Iruñeko Udaleko Giza Baliabideetako Alorreko zuzendaria.
Ordezko epaimahaiburua: Aitor Navarro Aristorena, Iruñeko Udaleko Ogasuneko eta Kontratazio Publiko Arduratsuko zuzendaria.
Epaimahaikidea: María José Elverdin Garcés, Langileen Batzordearen ordezkari gisa, batzordeak berak izendatua..
Ordezko epaimahaikidea: Jesús Lecumberri Rada, Langileen Batzordearen ordezkari gisa, batzordeak berak izendatua.
Idazkaria: Raquel Pérez García, Iruñeko Udaleko Giza Baliabideetako teknikaria.
Ordezko idazkaria: Arantxa Campo Mayo, Iruñeko Udaleko Giza Baliabideetako Alorreko idazkari teknikoa.
3. Memoria-lana.
Deialdiko oinarrien 9.1 apartatuan adierazitako memoria-lanean honako lan-ildo hauek jorratu beharko dira:
–Lanpostuaren zereginen azterketa.
–Horiek betetzeko betekizunak, baldintzak eta bitartekoak.
–Udaletxeko Mantentze-lanetako Zerbitzuaren antolamendu teknikoa.
Memoria-lana Iruñeko Udalaren edozein erregistrotan aurkeztu beharko da, edo Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aipatzen diren bitartekoetako bat erabiliz.
Memoria aurkezteko 15 egun naturaleko epea egonen da, onartuen behin betiko zerrenda hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Iruñeko Udalaren web-orrian argitaratzen den egunaren biharamunetik zenbatzen hasita.
Agiria pdf formatuan aurkeztu beharko da, eta baldintza hauek bete beharko ditu:
–Letra-tipoa: Arial.
–Tamaina: 12 puntu.
–Lerroartea: bakuna eta justifikatua.
–Luzera: 10 eta 15 orri artean, DIN A4 neurrikoak (alde bakarrean idatziak).
–Orrietan zenbakiak jarri beharko dira.
–Eranskinak eta erreferentzia bibliografikoak aurkeztuz gero, horiek 15 orrien barnean egon beharko dute sartuta, hori baita gehieneko orri kopurua.
Plika sistema erabiliko denez, aurkezten den agirian ezinen da jarri izen-deiturarik edo bestelako identifikazio daturik. Horrelakorik jarriz gero, probatik kanpo geratuko da izangaia. Dena den, horren berri emanen zaie izangaiei nahikoa aurrerapenarekin.
Memoriaren ahozko defentsa 2024ko azaroaren 27an izanen da, Udalak Descalzos kaleko 72an duen eraikinean, beheko solairuko gelan. Udalaren web-orrian argitaratuko da zer ordutan hasiko den izangai bakoitzaren aurkezpena. Izangai bakoitzak 20 minutu izanen ditu aurkezpena egiteko.
Izangaiak asmoa badu ahozko defentsan Power Pointeko aurkezpenen bat erabiltzeko, horren berri eman beharko dio aldez aurretik epaimahaiko idazkariari.
4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Iruñeko Udalaren https://www.pamplona.es/eu web-orrian argitara dadila agintzea.
Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da:
–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau Iruñeko Udalaren web-orrian argitaratu eta biharamunetik hasita.
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau Iruñeko Udalaren web-orrian argitaratzen denetik hasita.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau Iruñeko Udalaren web-orrian argitaratzen denetik hasita.
Errekurtsoak paratzearen ondorioetarako, web-orrian eginen da argitalpena. Bai aurkezten diren errekurtso guztiak bai haien ebazpena web-orrian argitaratuko dira, hautapen-prozesu honen interesdunei jakinarazpenak eta epatzeak egitearen ondorioetarako.
Iruñean, 2024ko irailaren 27an.–Giza Baliabideetako Alorreko jarduneko zuzendaria, Aitor Navarro Aristorena.
Iragarkiaren kodea: L2414099