211. ALDIZKARIA - 2024ko urriaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Deialdia, merezimendu lehiaketa bidez betetzeko Udaleko Proiektuetako zerbitzuburuaren lanpostua. Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda

Giza Baliabideetako Alorreko zuzendariak, 2024ko irailaren 27an, honako ebazpen hau eman zuen:

Giza Baliabideen Alorreko zuzendariaren 2023ko azaroaren 14ko ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen, merezimendu lehiaketa bidez betetzeko Iruñeko Udaleko Proiektuen zerbitzuburuaren lanpostua (2023ko 249. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 30ean). Deialdi horretako zazpigarren oinarrian ezarritakoarekin bat etorriz, eta izangai bazterturik ez dagoenez,

EBATZI DUT:

1. Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onestea. Hona hemen:

Onartuak:

***2290**

CASTIELLA RAMÍREZ, SOLEDAD

***9815**

RECALDE EQUIZA, JAVIER

Baztertuak: inor ere ez.

2. Epaimahaiaren behin betiko osaera.

Epaimahaia honako hauek osatuko dute:

Epaimahaiburua: Maialen Ariz Sarasketa, Iruñeko Udaleko Proiektu Estrategikoetako eta Mugikortasuneko Alorreko zuzendaria.

Ordezko epaimahaiburua: Miguel Ángel Sánchez Díez de Ulzurrun, Iruñeko Udaleko Proiektu Estrategikoetako eta Mugikortasuneko Alorreko idazkari teknikoa.

Epaimahaikidea: Daniel Cuesta Alcalá, Langileen Batzordeko ordezkari gisa, batzordeak berak izendatua.

Ordezko epaimahaikidea: Sergio Urdiciáin Beortegui, Langileen Batzordeko ordezkari gisa, batzordeak berak izendatua.

Idazkaria: Raquel Pérez García, Iruñeko Udaleko Giza Baliabideetako teknikaria.

Ordezko idazkaria: Víctor Martínez Espronceda, Gobernu Estrategiko, Merkataritza eta Turismoko Alorreko aholkulari juridikoa

3. Memoria-lana.

Deialdiko oinarrien 9.1 apartatuan adierazitako memoria-lanean honako lan-ildo hauek jorratu beharko dira:

–Lanpostuko zereginen azterketa.

–Horiek aurrera eramateko betekizunak, baldintzak eta baliabideak.

–Proiektuen Zerbitzuaren antolaketa teknikoa.

Memoria-lana Iruñeko Udalaren edozein erregistrotan aurkeztu beharko da, edo Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aipatzen diren bitartekoetako bat erabiliz.

Memoria aurkezteko 15 egun naturaleko epea egonen da, onartuen behin betiko zerrenda hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Iruñeko Udalaren web-orrian argitaratzen den egunaren biharamunetik zenbatzen hasita.

Agiria pdf formatuan aurkeztu beharko da, eta baldintza hauek bete beharko ditu:

–Letra-tipoa: Arial.

–Tamaina: 12 puntu.

–Lerroarte arrunta eta justifikatua.

–Luzera: 10 eta 15 orrialde artean, DIN A4 neurrikoak (alde bakarrean idatziak).

–Orrialdeetan zenbakiak jarri beharko dira.

–Eranskinak eta erreferentzia bibliografikoak aurkeztuz gero, horiek 15 orrialdeen barnean egon beharko dute sartuta, hori baita gehieneko orrialde kopurua.

Plika sistema erabiliko denez, aurkezten den agirian ezinen dira jarri izen-deiturak edo identifikaziorako bestelako datuak. Horrelakorik jarriz gero, probatik kanpo geratuko da izangaia. Dena den, horren berri emanen zaie izangaiei nahikoa aurrerapenaz.

Memoriaren ahozko defentsa 2024ko azaroaren 26an izanen da, Udalak Descalzos kaleko 72an duen eraikinean, beheko solairuko gelan. Udalaren web-orrian argitaratuko da zer ordutan hasiko den izangai bakoitzaren aurkezpena. Izangai bakoitzak 20 minutu izanen ditu aurkezpena egiteko.

Izangaiak asmoa badu ahozko defentsan Power Pointeko aurkezpenen bat erabiltzeko, horren berri eman beharko dio aldez aurretik epaimahaiko idazkariari.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Iruñeko Udalaren https://www.pamplona.es/eu web-orrian argitara dadila agintzea.

Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau Iruñeko Udalaren web-orrian argitaratu eta biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau Iruñeko Udalaren web-orrian argitaratzen denetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau Iruñeko Udalaren web-orrian argitaratzen denetik hasita.

Errekurtsoak paratzearen ondorioetarako, web-orrian eginen da argitalpena. Bai aurkezten diren errekurtso guztiak bai haien ebazpena web-orrian argitaratuko dira, hautapen-prozesu honen interesdunei jakinarazpenak eta epatzeak egitearen ondorioetarako.

Iruñean, 2024ko irailaren 27an.–Giza Baliabideetako Alorreko jarduneko zuzendaria, Aitor Navarro Aristorena.

Iragarkiaren kodea: L2414097