2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
LEITZA
2024rako enplegu publikoaren eskaintza osagarria
Leitzako alkateak, 2024ko urriaren 4an emandako 2024/0307 Ebazpenaren bidez, honako hau erabaki du:
"2023ko ekitaldirako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 23ko 31/2022 Legearen (2024rako luzatu dira aurrekontuok) 20. artikuluan muga batzuk ezartzen dira urteko ohiko lan-eskaintza publikoa onartzeko ordezte-tasak ezartzeko. Orobat, ezartzen du administrazio bakoitzak zer baldintza eta errekerimendu bete behar dituen, salbuespenez, behar den tasa espezifikoa baimentzeko, araudian aurreikusitako helburua bete dadin; hau da, enplegu publikoko behin-behinekotasunak ez dezan gainditu eremu bakoitzeko egiturazko lanpostuen ehuneko 8, betiere eduki beharko duen urte anitzeko plangintza-tresnaren arabera justifikatuta. Zehazki, Enplegu Publikoan dagoen Behin-behinekotasuna Murrizteko Premiazko Neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legeak ezartzen du helburu hori.
Ikusirik zer dagoen ezarrita arau horretan eta enplegu publikoaren eskaintzen onespenaren arloa erregulatzen duten foru-arauetan; azterturik plantilla organikoa eta lanpostuen zerrenda, aipatutako arauetan ezarritakoari dagokionez, eta eginik urte anitzeko plangintza,
EBAZTEN DUT:
1. Onestea Leitzako Udalaren enplegu publikoaren eskaintza 2024rako. Eskaintza horretan, honako lanpostu hauek sartuko dira, kontuan hartuta 2023ko ekitaldirako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 23ko 31/2022 Legean ordezte-tasaren arloan xedatutakoa, berariazko tasarik aplikatu gabe ezarritako baldintzak ez betetzeagatik:
1.–Lan-araubidea. Lanpostu kopurua: 1. Lanpostua: kultur teknikaria, 13 zenbakia plantilla organikoan. Hizkuntza-eskakizuna: C1 euskara maila. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Betetzeko aurreikuspena: 2024-2025-2026. (tasa espezifikoa).
2. Enplegu publikoaren eskaintza argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, orok jakin dezan eta interesdunek egokitzat jotzen dituzten errekurtsoak jar ditzaten, kasua bada.
3. Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita,
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, edo
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita".
Leitzan, 2024ko urriaren 4an.–Alkatea, Dabid Anaut Peña.
Iragarkiaren kodea: L2414539