1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
2981E/2024 EBAZPENA, urriaren 2koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez aldatzen baita honako deialdi honen I. eranskina (gai-zerrenda): deialdia, batetik, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko osasun dokumentazioko teknikari espezialisten (ODTEen) lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, eta, bestetik, hautaproben bitartez, izangaien zerrendak osatzeko, horrelako lanpostuetan jardun dezaten, bai aldi baterako kontratazio bidez, bai aldi baterako barne igoeraren bidez.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen abuztuaren 16ko 2358E/2024 Ebazpenaren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko osasun dokumentazioko teknikari espezialisten (ODTEen) lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Deialdia 2024ko 198. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 30ekoan.
I. eranskinean (gai-zerrenda) akats bat atzeman denez, bidezkoa da zuzentzea, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluan xedatutakoarekin.
Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Baliorik gabe uztea Osasun Zerbitzuko osasun dokumentazioko teknikari espezialisten (ODTEen) lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren I. eranskina (gai-zerrenda). Deialdi hori abuztuaren 16ko 2358E/2024 Ebazpenaren bidez onetsi zen.
2. Ebazpen honen "I. eranskina.–Gai-zerrenda" gehitzea.
3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.
4. Ebazpen honen aurka, ez baitu administrazio bidea amaitzen, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Osasuneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xede den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita, bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.1.c) eta 126.3 artikuluetan xedatutakoarekin eta erabiliz Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren abuztuaren 23ko 118/2019 Foru Aginduaren bidez eskuordetzan emandako eskumenak.
Iruñean, 2024ko urriaren 2an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Jesús Alfredo Martínez Larrea.
I. ERANSKINA.–OSASUN DOKUMENTAZIOKO TEKNIKARI ESPEZIALISTEN (ODTEEN) GAI-ZERRENDA
Gai-zerrenda orokorra
1. gaia.–Espainiako 1978ko Konstituzioa: Atariko titulua. 13/1982 Lege Organikoa, abuztuaren 10ekoa, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzkoa: Atariko titulua.
2. gaia.–Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamendua, datu pertsonalen tratamenduari dagokionez pertsona fisikoen babesari eta datu horien zirkulazio askeari buruzko arauak ezartzen dituena: I. kapitulutik III. kapitulura.
3. gaia.–251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, abuztuaren 30ekoa, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duena: I. titulua eta II. tituluko VIII. kapitulua. 11/1992 Foru Legea, urriaren 20koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikitako langileen berariazko erregimena arautzen duena.
4. gaia.–10/1990 Foru Legea, azaroaren 23koa, Osasunari buruzkoa: atariko titulua eta II. eta VI. tituluak.
5. gaia.–3/2007 Lege Organikoa, martxoaren 22koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarriari buruzkoa: atariko titulua eta I. titulua. 17/2019 Foru Legea, apirilaren 4koa, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzkoa.
Gai-zerrenda espezifikoa
1. gaia.–17/2010 Foru Legea, azaroaren 8koa, Nafarroako Foru Komunitatean osasunaren alorrean pertsonek dituzten eskubideei eta betebeharrei buruzkoa: III. titulua, V. titulua eta VI. titulua.
2. gaia.–Dokumentazio klinikoa: dokumentazio moten ezaugarriak. Historia klinikoa: definizioa, egitura, motak, funtzioak eta erabiltzaileak. Ospitaleko alta-agiriaren txostena.
3. gaia.–Artxibo klinikoa: ezaugarriak. Historia klinikoen artxibo baten helburuak. Historia klinikoen artxiboak antolatzeko ereduak; artxibo zentralizatua, artxibo deszentralizatuak eta artxibo mistoa.
4. gaia.–Historia klinikoak jasotzea: historia klinikoak irekitzea eta identifikatzea. Prozedurak.
5. gaia.–Historia klinikoak instalatzea: antolatzea eta sailkatzea. Antolatu eta sailkatzeko sistemak.
6. gaia.–Historia klinikoen mailegua: prozedura. Mailegatzeko prozesua. Mailegua egiteko zirkuituak. Mailegatutako dokumentazioaren kontrola.
7. gaia.–Dokumentazioaren zaintza. Kontserbazioa artxibo klinikoetan. Lan arloak. Altzariak. Artxibo klinikoen segurtasunerako egiturazko baldintzak. Informazio klinikoaren segurtasuna eta konfidentzialtasuna.
8. gaia.–Kalitatea artxibo klinikoetan. Kalitatearen kontzeptua. Kalitatea dokumentazio klinikoaren unitatean. Kalitate kontrola artxibo klinikoetan: auditoretzak, artxibo klinikoetako erabilera komuneko estandarrak, artxibatze prozesuaren eta historia klinikoak mailegatzeko prozesuaren kontrola.
9. gaia.–Informazioa berreskuratzeko sistemak. Dokumentu profila. Dokumentu prozesuaren faseak. Kodetzearen kontzeptua. Kodetzen laguntzeko programak.
10. gaia.–69/2015 Errege Dekretua, otsailaren 6koa, Osasun Arreta Espezializatuko Jardueren Erregistroa arautzen duena.
11. gaia.–Produktu sanitarioaren neurria. Pazienteak sailkatzeko sistemak. Case Mix (GRD, APR-GRD, ACG). Kontzeptua eta erabilerak. Diagnostiko talde erlazionatuak. Kontzeptua. Motak. Diagnostiko talde erlazionatuak esleitzea. Diagnostiko talde erlazionatuen pisuak. Egonaldien erabilera-indizea.
12 gaia.–Gutxieneko datu-multzo oinarrizkoa (CMBD). Osatzen duten aldagaiak. Aldagaiak aukeratzeko irizpideak. Aldagai ez-klinikoen kodetzea.
13. gaia.–Giza anatomia eta fisiologia: aparatu eta sistema nagusien oroitzapen anatomofisiologikoa.
14. gaia.–Patologia orokorraren nozioak. Kontzeptu nagusiak: etiologia, klinika (zantzuak, sintomak, sindromea), diagnostikoa, eboluzioa (akutua, kronikoa), aurrekariak, konplikazioak, prozedura diagnostikoak eta terapeutikoak. Terminologia medikoa, aparatuen eta sistemen arabera. Patologia nagusiak, sintomak eta zantzuak, aparatu eta sistemen arabera.
15. gaia.–Gaixotasunen nazioarteko CIE-10-ES sailkapenaren indarreko edizioa. Diagnostikoak: gaixotasunen aurkibide alfabetikoaren erabilera (termino nagusia, funtsezko eta ez-funtsezko aldatzaileak, taulak...). Gaixotasunen taula-formako zerrendaren erabilera (kapitulua, atala, kategoria, azpikategoria eta azpisailkapena).
16. gaia.–Gaixotasunen nazioarteko CIE-10-ES sailkapenaren indarreko edizioa. Prozedurak: prozeduren sailkapena, kodetze anizkoitza eta konbinazio kodeak. Prozedura nagusia eta bigarren mailakoak definitzen dituzten irizpideak. Prozedura motak. Prozedura esanguratsua.
17. gaia.–Kodetzeari buruzko arauen aplikazioa gaixotasunen nazioarteko CIE-10 sailkapenaren indarreko edizioarekin (diagnostikoak eta prozedurak kodetzeko eskuliburuak, kodetze buletinak edo kodetze koadernoak erabiltzea). Gaixotasunen nazioarteko sailkapenerako unitate teknikoa (Osasun Sistema Nazionala, Osasunaren, Gizarte Politiken eta Berdintasunaren Ministerioa): egitura, osaera eta eskumenak.
18. gaia.–Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) erabiltzen dituen sailkapenen eta terminologien oinarrizko nozioak: gaixotasunen nazioarteko sailkapena. Gaixotasunen nazioarteko sailkapena, hamargarren berrikuspena (CIE-10). Oinarrizko osasun laguntzaren nazioarteko sailkapena (CIAP). Onkologiarako gaixotasunen nazioarteko sailkapena (CIE-O). SNOMED CT. (Systematized Nomenclature of Medicine, Clinical Terms). Beste sailkapen batzuk (DSM-IV, NANDA, NOC, NIC).
19. gaia.–Diagnostikoen eta prozeduren kodetzearen kalitate kontrola. Adierazleak prestatzea.
20. gaia.–Estatistika deskribatzailea: parametro estatistikoak, ausazko laginketa, irudikapen grafikoa.
21. gaia.–Ospitaleetako adierazle sanitarioak: batez besteko egonaldia, errotazio indizea, okupazio indizea, hilkortasun portzentajea, berrospitaleratzeak...
22. gaia.–Informazioa berreskuratzea: bilaketa profila.
23. gaia.–Funtsezko kontzeptuak Windows 10i buruz. Mahaigaina eta bere elementuak; atazen administratzailea; artxiboen arakatzailea; kontrol-panela; gailuak eta inprimagailuak; "hasi" botoia; ataza-barra; "exekutatu" aplikazioa; laguntza; sarean lan egitea; erabiltzaile-kontuak.
24. gaia.–Testu-tratamenduko programak: oinarrizko kontzeptuak. Microsoft Word 2016: laneko area; aukeren zinta; idatzi eta editatzea; testu formatua; orrialde-diseinua eta konfigurazioa; estiloak; txantiloiak; taulak; Word-eko aukerak; artxiboak administratzea; posta-konbinazioa; eremuekin lan egitea; inprimatzea.
25. gaia.–Kalkulu-orriak: oinarrizko kontzeptuak. Microsoft Excel 2016: lan-liburuak; aukeren zinta; orriak; gelaxkak; gelaxkak eta komandoak hautatzea; datuak sartzea; formulak eta estekak sortzea; funtzioak erabiltzea; orrialdea diseinatzea eta konfiguratzea; Excel-eko aukerak; liburuak administratzea; kalkulu-orri bat editatzea; formatuak; grafikoak; inprimatzea.
26. gaia.–Datu-baseak: oinarrizko kontzeptuak. Microsoft Access 2016: oinarriak; taulak; kontsultak; formularioak; txostenak; inprimatzea.
27. gaia.–Aurkezpenak: funtsezko kontzeptuak. Power Point 2016: diapositibak sortzea; trantsizioak eta animazioak; aurkezpena; ikuspegia, patroiak eta txantiloiak.
Zer egunetan argitaratzen den deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean, egun horretan indarra duen araudiaren arabera eskatuko dira gai guztiak.
Iragarkiaren kodea: F2414258