2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
BARILLAS
Lan publikoaren eskaintza 2024rako
Barillasko Udalak, Alkatetzaren 2024ko martxoaren 7ko dekretu baten bidez, honako hau ebatzi zuen:
Ikusirik Barillasko Udalaren plantilla organikoan dagoen lanpostu hutsa, jarraikiz ezarrita dagoenari Nafarroako Administrazio Publikoetan Sartzeko Erregelamenduaren 3. artikuluan, eta espedienteko dokumentazioa ikusirik,
EBATZI DUT:
1.–Onestea Barillasko Udalaren 2024ko lan publikoaren eskaintza, ordezte-tasari dagokionez, honako lanpostu hau betetzeko: zerbitzu anitzetako enplegatua, funtzionarioen araubidekoa, oposizio-lehiaketa bidez.
2.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Barillasen, 2024ko urriaren 8an.–Alkatea, Ramón Martínez Zardoya.
Iragarkiaren kodea: L2414626