2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ANTSOAIN
Deialdia, Udaltzaingoko agente lehenaren lanpostu bat betetzeko kategoriaz igotzeko lehiaketa bidez. Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda
834/2024 Ebazpena, irailaren 30ekoa, zeinaren bidez onesten baita izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda honako deialdi honetan: deialdia, Udaltzaingoko agente lehenaren lanpostu bat kategoriaz igotzeko lehiaketa bidez betetzeko.
Tokiko Gobernu Batzarrak, 2024ko urtarrilaren 26an hartutako erabaki baten bidez, deialdi bat onetsi zen, Antsoaingo Udaltzaingoko agente lehenaren lanpostu bat kategoriaz igotzeko lehiaketa bidez betetzeko. Deialdia, 2024ko 39. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 22an.
Antsoaingo Udalaren Gobernu Batzarrak, maiatzaren 31n hartutako erabaki baten bidez, onetsi zuen aldatzea honako deialdi honen oinarriak: deialdia, Antsoaingo Udaltzaingoko agente lehenaren lanpostu bat kategoriaz igotzeko lehiaketa bidez betetzeko. Aldaketa hori 2024ko 147. Nafarroako aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 18an.
Alkatetzak, irailaren 6ko 761/2024 Ebazpenaren bidez, deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zuen. Ebazpen hori 2024ko 191. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 19an.
Erreklamazioak aurkezteko epea bukatuta, bidezkoa da deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onestea.
Behin jasota Langileen Batzordeak egin duen proposamena, batzordea ordezkatuko duten epaimahaikideak izendatzeari buruzkoa, bidezkoa da horien izendapena egitea, aipatu deialdi horretan kalifikazio-epaimahaiko kide izan daitezen.
Era berean, bidezko da oposizioko proba teoriko praktikoa egiteko eguna, ordua eta tokia zehaztea.
Horiek horrela, bada, legeak ematen dizkidan eskudantziak baliatuz,
EBAZTEN DUT:
1. Onestea izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda, honako deialdi honetarako: deialdia, Antsoaingo Udaltzaingoko agente lehenaren lanpostu bat kategoriaz igotzeko lehiaketa bidez betetzeko (zerrenda eranskin gisa doa).
2. Antsoaingo Udaltzaingoko agente lehenaren lanpostu bat kategoriaz igotzeko lehiaketa bidez betetzeko deialdiko kalifikazio-epaimahaiko kide izendatzea honako hauek, Langileen Batzordeko ordezkari gisa arituko baitira: Andrea Guiñon Elizari, epaimahaikide titular gisa, eta Mikel Larumbe Samper, haren ordezko gisa.
3. Oposizioko proba teoriko praktikoa 2024ko urriaren 30ean eginen da, 10:00etan, Antsoaingo udal liburutegian (Udaletxeko plaza 3, Antsoain).
4. Ebazpen hau epaimahaiko kideei igortzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Antsoainen, 2024ko irailaren 30ean.–Alkatea, Marta Díez Napal.
I. ERANSKINA.–ONARTUTAKO ETA BAZTERTUTAKO IZANGAIEN BEHIN BETIKO ZERRENDA
Onartuak:
GONZÁLEZ TORRALBA, MARÍA ARANTZAZU
MATEOS TRUJILLANO, SOLEDAD
MERLO SALINAS, MIKEL
SÁNCHEZ AGUILAR, FRANCISCO
SÁNCHEZ MARTÍNEZ, RUBEN
URTIAGA SANZ, JAVIER
Baztertuak: inor ez.
Iragarkiaren kodea: L2414151