1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
JENDAURREKO INFORMAZIOA: "Valoria" (5480-CE), "Estremar" (5481-CE), "Collado" (5496-CE), "Tablar" (5623-CE), "Baster" (5624-CE) eguzki-instalazio fotovoltaikoen eta haien ebakuazio-azpiegituren proiektuak, baita 66/30kV-eko "Promotores Tudela" TAE azpiestazioarena eta haren ebakuazio-azpiegiturena (SAT 11639) ere; horiek denak Ríos Renovables SLk sustatuak Cascante, Murchante eta Tuterako udal-mugarteetan.
Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 53. artikuluan, Energia elektrikoa garraiatu, banatu, merkaturatu eta haren horniketa egiteko jarduerak eta halako instalazioetarako baimen prozedurak arautzen dituen abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 125. artikuluan eta Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 36. artikuluan xedatutako ondorioetarako, jendaurrean jartzen dira honako espediente hauek:
–Eskatzailea: Ríos Renovables SL.
–Xedea: jendaurrean jartzea proiektuak eta ingurumen inpaktuaren azterketak, ingurumen inpaktuaren ebaluazio arrunta tramitatzeko prozedura abiarazteko, eta aurretiazko administrazio-baimenak eta eraikitzeko administrazio-baimenak lortzeko.
–Instalazioen deskribapena: Instalazio fotovoltaiko hauek eta haien 30 kV-eko ebakuazio-azpiegiturak: "Valoria" (5480-CE), 4,94 MWp-ekoa; "Estremar" (5481-CE), 4,14 MWp-ekoa; "Collado" (5496-CE), 4,80 MWp-ekoa; "Tablar" (5623-CE), 4,90 Mwp-ekoa; eta "Baster" (5624-CE), 4,90 Mwp-ekoa. Eta, orobat, 66/30kV-eko "Promotores Tudela" TAE azpiestazioa eta haren 66 kV-eko ebakuazio- eta transformazio-azpiegiturak (SAT 11639). Horiek denak Cascante, Murchante eta Tuterako udal-mugarteetan daude.
–Proiektua baimentzeko eskumena duen organoa: Energia, Enpresa I+G+b eta Ekintzailetza Zuzendaritza Nagusia.
Espedienteak jendaurrean jarriko dira Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuan (Tomás Caballero parkea 1, 5. solairua, Iruña), edozein interesdunek kontsultatzeko, aldez aurretik hitzordua eskatuta helbide honetan: energia@navarra.es.
Era berean, esteka hauen bidez ere kontsultatzen ahalko dira:
"Valoria" eguzki-instalazio fotovoltaikoa eta haren 30 kV-eko ebakuazio-azpiegiturak (5480-CE):
https://gobiernoabierto.navarra.es/eu/gardentasuna/jendaurreko-informazioaren-tramitea/espediente-5480-CE
"Estremar" eguzki-instalazio fotovoltaikoa eta haren 30 kV-eko ebakuazio-azpiegiturak (5481-CE):
https://gobiernoabierto.navarra.es/eu/gardentasuna/jendaurreko-informazioaren-tramitea/espediente-5481-CE
"Collado" eguzki-instalazio fotovoltaikoa eta haren 30 kV-eko ebakuazio-azpiegiturak (5496-CE):
https://gobiernoabierto.navarra.es/eu/gardentasuna/jendaurreko-informazioaren-tramitea/espediente-5496-CE
"Tablar" eguzki-instalazio fotovoltaikoa eta haren 30 kV-eko ebakuazio-azpiegiturak (5623-CE):
https://gobiernoabierto.navarra.es/eu/gardentasuna/jendaurreko-informazioaren-tramitea/espediente-5623-CE
"Baster" eguzki-instalazio fotovoltaikoa eta haren 30 kV-eko ebakuazio-azpiegiturak (5624-CE):
https://gobiernoabierto.navarra.es/eu/gardentasuna/jendaurreko-informazioaren-tramitea/espediente-5624-CE
66/30kV-eko "Promotores Tudela" TAE azpiestazioa eta haren 66 kV-eko ebakuazio-azpiegiturak (SAT 11639):
https://gobiernoabierto.navarra.es/eu/gardentasuna/jendaurreko-informazioaren-tramitea/espediente-SAT11639
Alegazioak, iradokizunak edo oharrak 30 egun balioduneko epean aurkeztu behar dira, idatziz, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Alegazioak edozein erregistro bulegotan aurkeztu beharko dira Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan ezarritako moduetatik edozeinetan. Azpiegitura Energetikoen Atalari zuzendu behar zaizkio (Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzua, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentua), espediente zenbakia adierazita.
Iruñean, 2024ko irailaren 19an.–Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendaria, Laura Larraya Irigoyen.
Iragarkiaren kodea: F2413753