1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
JENDAURREKO INFORMAZIOA: Los Arcosen goi tentsioko instalazio elektrikorako aurretiazko administrazio-baimena, eraikitzeko administrazio-baimena eta haren onura publikoa zehazki deklaratzea. SAT7896-2 espedientea. Bigarren jendaurreko informazioa.
Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendariaren azaroaren 17ko 207/2023 Ebazpenaren bidez, aurretiazko administrazio-baimena, eraikitzeko administrazio-baimena eta, zehazki, onura publikoko deklarazioa eman ziren honako proiektu honetarako: "Los Arcos TBA - Perguita industrialdea" aireko eta lurpeko 13,2 kV-eko linea mistoa, zirkuitu bikoitz eta bakunekoa, Los Arcosko udal-mugartean, eta Berrueza SAk sustatua.
Sustatzaileak lehen aipatutako proiektuaren aldaketa bat aurkeztu du izapidetzeko, eta jendaurrean jarri da bigarren aldiz, Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 53., 54., 55. eta 56. artikuluetan eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 125. eta 144. artikuluetan aurreikusitako ondorioetarako.
a) Instalazioaren tokia: Los Arcosko udal mugartea.
b) Xedea: Los Arcosko industrialdearen energia-hornidura bermatzea.
c) Ezaugarri nagusiak: aldaketa egin da honako proiektua egiteko: "Los Arcos TBA - Perguita industrialdea" aireko eta lurpeko 13,2 kV-eko linea mistoa, zirkuitu bikoitz eta bakunekoa.
Onura publikoaren deklarazioak berekin dakar ondasunak okupatu beharra edo ukitutako eskubideak eskuratu beharra, eta presako okupazioa ekarriko du, Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluaren ondorioetarako. Enpresa eskatzailea onuradun bihurtuko da desjabetze espedientean, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 2.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.
Espedientea jendaurrean jarriko da Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuan (Tomás Caballero parkea 1, 5. solairua, Iruña), kontsultak egin ahal izateko. Era berean, esteka honetan eskuratu daiteke informazioa:
https://gobiernoabierto.navarra.es/eu/gardentasuna/jendaurreko-informazioaren-tramitea/espediente-sat7896-2-bigarren
Alegazioak, iradokizunak edo oharrak idatziz aurkeztu beharko dira, edozein erregistro bulegotan, Nafarroako Gobernuaren erregistro orokor elektronikoaren bidez edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan ezarritako moduetatik edozeinetan. 30 egun balioduneko epean aurkeztuko dira, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, eta Azpiegitura Energetikoen Atalera zuzendu behar dira (Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzua; Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentua), kasuan kasuko espediente-kodea zein den adierazita.
Iruñean, 2024ko abuztuaren 12an.–Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendaria, Laura Larraya Irigoyen.
"LOS ARCOS TBA - PERGUITA INDUSTRIALDEA" AIREKO ETA LURPEKO 13,2 KV-EKO LINEA MISTOA, ZIRKUITU BIKOITZ ETA BAKUNEKOA DERITZON PROIEKTUAK UKITUTAKO ONDASUN ETA ESKUBIDEEN ZERRENDA, LOS ARCOSKO UDAL-MUGARTEAN (NAFARROA)
TITULARRA ETA HELBIDEA | KATASTROKO DATUAK | UKIPENAK | OHARRAK |
Udalerria | Jabea | Herria | Probintzia | Pol. | Lurzatia | Katastroko erreferentzia | Lur mota / Laborea | Euskarri zk. | Euskarriaren okupazioa (m²) | Linearen luzera (m) | Lurgaineko azalera (m²) | Aldi baterako okupazioa (m²) | Sarbide zortasuna (m²) | (Zuhaitzak, etab.) |
Los Arcos | M.ª Teresa Macua Patermina | Logroño | Errioxa | 6 | 100 | 310000000001048359XI | Ureztalurrak | 6 | 2,25 | 293 | 1.172 | | 210 | |
Los Arcos | José Ignacio López de Dicastillo | Los Arcos | Nafarroa | 6 | 156 | 310000000002190621KQ | Ureztalurrak | | | 68 | 272 | | | |
Los Arcos | M.ª Josefa Alcalde Subijada | Los Arcos | Nafarroa | 6 | 159 | 310000000001048385HW | Ureztalurrak | | | 49 | 196 | | | |
Los Arcos | Ana Calleja | Logroño | Errioxa | 6 | 160 | 310000000001048386JE | Ureztalurrak | | | 51 | 204 | | | |
Los Arcos | Los Arcosko Udala | Los Arcos | Nafarroa | | | Herri-lurra | | 7 | 1,90 | 5 | 20 | | | |
Los Arcos | Los Arcosko Udala | Los Arcos | Nafarroa | 6 | 162 | 310000000001048388LT | Ureztalurrak | 8 | 1,90 | 18 | 72 | | | |
Los Arcos | Nuestra Señora del Romero bodega | Los Arcos | Nafarroa | 6 | 165 | 310000000001048389BY | Ureztalurrak | | | 168 | 672 | | | |
Iragarkiaren kodea: F2412830