2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IGANTZI
2024ko plantilla organikoa. Hasierako onespena
Igantziko Udalak, 2024ko urtarrilaren 10ean egindako osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi du Udalaren 2024ko plantilla organikoa.
Horrela bada, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. eta 271. artikuluetan xedaturikoari jarraikiz, onetsitako plantilla Igantziko Udaleko Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Igantzin, 2024ko urtarrilaren 11n.–Alkatea, Juankar Unanua Navarro.
Iragarkiaren kodea: L2400545