21. ALDIZKARIA - 2024ko urtarrilaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IBARGOITI

2024ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Ibargoitiko Udalak, 2023ko azaroaren 21ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2024ko aurrekontu arrunta. Erabaki hori 2023ko 260. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 18an. Jendaurrean jarrita, haren kontrako alegaziorik ez denez aurkeztu, behin betiko onetsi da aurrekontu hori. Haren kapitulukako laburpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da, bete beharrez Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatutakoa.

DIRU-SARRERAK

1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 221.700,00 euro.

2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 5.000,00 euro.

3. kapitulua.–Tasak eta prezio publikoak: 26.430,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 147.230,00 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak: 158.025,00 euro.

7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 20.035,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 578.420,00 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria-gastuak: 24.745,00 euro.

2. kapitulua.–Gastu arruntak: 241.825,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 206.730,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 95.120,00 euro.

7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 10.000,00 euro.

Gastuak, guztira: 578.420,00 euro.

Idotzinen, 2024ko urtarrilaren 11n.– Alkatea, Juan María Lecumberri Vera.

Iragarkiaren kodea: L2400615