2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BUÑUEL
Zinegotzi ordezkari baten izendapena
Buñuelgo Udaleko alkateak, 2023ko abenduaren 14an, 362. Ebazpena onetsi zuen. Hona hemen:
Lehenbizikoa.–Angel Osta Lavilla izendatzea Buñuelgo Udaleko Gizarte-ongizate eta Osasuneko zinegotzi ordezkari, Livia Sayas Bordonabaren ordez.
Bigarrena.–Udalbatzari izendapen horren berri ematea, egiten den hurrengo osoko bilkuran.
Hirugarrena.–Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea, errekurtsoak adierazita.
Laugarrena.–Ebazpen hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren ediktu-taulan eta egoitza elektronikoan (https://sedeelectronica.bunuel.es/).
Buñuelen, 2023ko abenduaren 14an.–Alkatea, Enrique Villafranca Uriel.
Iragarkiaren kodea: L2317638