2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARTZIBARKO, OROTZ-BETELUKO ETA LONGIDAKO UDALEN BATASUNA
2023ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena
Jendaurreko aldian inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, behin betiko onetsi da 2023ko plantilla organikoa, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea). Hasierako onespenaren erabakia argitaratu zen 2023ko 230. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 6an.
Artzibarren, 2024ko urtarrilaren 10ean.–Batasuneko burua, Javier Diez Huguet.
2023KO PLANTILLA ORGANIKOA.–ARTZIBARKO, OROTZ-BETELUKO
ETA LONGIDAKO UDALEN BATASUNA
Lanpostuaren izena: idazkari bakarra Artzibarko, Orotz-Beteluko eta Longidako Udalen Batasunerako. Buru den udala: Artzibar.–Lanpostu kopurua: 1.–Maila: A.–Lanpostuko osagarria: %6,88.–Bateraezintasuneko osagarria: %35.–Euskararen nahitaezko ezagutza. Euskararen hizkuntza-eskakizuna: C1. Betetzeko modua: oposizio-lehiaketa.–Egoera: jardunean.
Administrazio-kontratudunen izen zerrenda
Idazkaria: Maider Muguiro Pérez.
Iragarkiaren kodea: L2400554