1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
246/2023 EBAZPENA, abenduaren 21ekoa, Lanbide Heziketako, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako zuzendari nagusiak emana, "Nafarroako Gaita" eta "Gaitarako Danborra" espezialitateak Musika eta Dantza Eskolen Berariazko Erregistroan inskribatzen dituena, Erriberriko "Jesús García Leoz" udal musika eskolak eman ditzakeen irakaskuntzen atalean.
Erriberriko Udalak, herri horretako "Jesús García Leoz" udal musika eskolaren titularra den aldetik, eskaera egin du instrumentu espezialitateak gehitzeko, eskola horretan "Nafarroako Gaita" eta "Gaitarako Danborra" espezialitateak ere irakasteko. Eskaerari buruz egindako espedientea aztertu da.
Eskatutako espezialitate horiek baimentzeko, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak egin duen aldeko txostena ere aztertu da.
Kontuan harturik Musika eta Dantza Eskolen sortzea eta funtzionamendua zuzentzen duten oinarrizko arauak onesten dituen abenduaren 21eko 421/1992 Foru Dekretuaren 29. artikuluan xedatutakoa.
Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 245/2023 Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Nafarroako Gobernuko Musika eta Dantza Eskolen Berariazko Erregistroan "Nafarroako Gaita" eta "Gaitarako Danborra" espezialitateak inskribatzea Erriberriko "Jesús García Leoz" udal musika eskolak, helbidea herri horretan duenak (ikastetxearen kodea: 31008694), ematen dituen irakaskuntzen atalean. Inskripzioak 2023ko urriaren 26tik aurrera izanen ditu ondorioak, egun horretan sartu baitzen Hezkuntza Departamentuan ikastetxearen titularrak egindako eskaera.
2. Eskola horrek hemendik aurrera emanen dituen irakaskuntzak izanen dira Hezkuntzari buruzko Lege Organikoaren 48.3 artikuluan ezarritakoak –abenduaren 21eko 421/1992 Foru Dekretuaren 9. artikuluan ezarritako antolamenduaren arabera–, eta "instrumentuen praktikaren arloan", espezialitate hauek: Bonbardinoa, Kantua, Klarinetea, Zeharkako Flauta, Nafarroako Gaita, Gitarra, Pianoa, Saxofoia, Gaitarako Danborra, Tronboia, Tronpa, Tronpeta eta Biolina.
3. Gogoraraztea eskolan beste edozein aldaketa eginez gero, eta aldaketak 421/1992 Foru Dekretuaren 29. artikuluan araututakoari eragiten badio, Hezkuntza Departamentuari jakinarazi beharko zaiola.
4. Ohartaraztea eskolaren inskripzioa baliorik gabe uzten ahalko dela foru dekretu horren 31. artikuluan aipatutako kasuetan.
5. Ebazpen hau jakinaraztea Erriberriko Udalari, eta adieraztea interesdunek, administrazio publiko ez direnek, gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko dutela, Hezkuntzako kontseilariari zuzenduta, hilabeteko epean.
Administrazio publikoek, aldiz, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean. Ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera kontatuko dira epeak.
6. Ebazpen hau igortzea Hezkuntzako Teknologien eta IKT Azpiegituren Zerbitzura, Arte Ikasketen Atalera eta Ikastetxeetako Informazioa Kudeatzeko Atalera.
7. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Iruñean, 2023ko abenduaren 21ean.–Lanbide Heziketako, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako zuzendari nagusia, Luis Calatayud Yuste.
Iragarkiaren kodea: F2318305