21. ALDIZKARIA - 2024ko urtarrilaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZAGAKO ADMINISTRAZIO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2024ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Itzagako Administrazio Zerbitzuen Mankomunitateko Batzarrak, 2023ko azaroaren 30ean egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2024ko aurrekontu arrunta. Erabaki hori 2023ko 260. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 18an. Jendaurrean jarrita, haren kontrako alegaziorik ez denez aurkeztu, behin betiko onetsi da aurrekontu hori. Haren kapitulukako laburpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da, bete beharrez Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatutakoa.

DIRU-SARRERAK:

3. kapitulua.–Tasak eta prezio publikoak: 115.700,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 622.710,00 euro.

7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 741.695,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 1.480.105,00 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria-gastuak: 503.000,00 euro.

2. kapitulua.–Gastu arruntak: 195.770,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 5.200,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 776.135,00 euro.

Gastuak, guztira: 1.480.105,00 euro.

Urrotz-Hirian, 2024ko urtarrilaren 12an.–Mankomunitateko burua, María Idoya Asiáin Abínzano.

Iragarkiaren kodea: L2400631