2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BORTZIRIETAKO EUSKARA MANKOMUNITATEA
2024ko lan egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa
Bortzirietako Euskara Mankomunitateko lehendakariak, 2024ko urtarrilaren 4ko 1/2024 Ebazpen bidez, 2024ko lan egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa onetsi ditu, zati xedatzaile honekin:
1. Onestea mankomunitateko langileen lan egutegia 2024. urterako. Hortaz, honako hauek izanen dira jaiegunak, eta egun hauetan mankomunitatearen bulegoa itxita egonen da:
–Ilbeltzaren 1a eta 6a.
–Martxoaren 28a eta 29a.
–Apirilaren 1a.
–Maiatzaren 1a.
–Uztailaren 25a eta 26a.
–Abuztuaren 12a, 13a, 14a, 15a eta 16a.
–Azaroaren 1a.
–Abenduaren 2a, 3a, 24a, 25a eta 31.
2. Orobat baliogabeak izanen dira 2024. urtean, epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak, eta arestian aipatutako mankomunitateko jaiegunak.
3. Onestea mankomunitateko langileen lanaldiaren banaketa 2024rako, egiazko 1.592 lanorduetan finkatzen dena urteko, honela banatuak: astelehenetik ortziralera bitarteko eguneroko lanaldia, orokorrean, 7 ordu eta 20 minutukoa izanen da.
4. Ebazpen hau langileei jakinaraztea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, baita mankomunitatearen webgunean ere.
Administrazio-egintza honen aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, jurisdikzio horretako organo eskudunari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazi ondotik.
Arantzan, 2024ko urtarrilaren 9an.–Mankomunitateko lehendakaria, Leire Mitxelena Gamio.
Iragarkiaren kodea: L2400415