21. ALDIZKARIA - 2024ko urtarrilaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAN ADRIANGO, AZAGRAKO, ANDOSILLAKO ETA CARCARKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Mankomunitateko buruaren ordainsariak

San Adriango, Azagrako, Andosillako eta Carcarko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak, 2023ko abenduaren 19an egin bilkura berezian, honako erabaki hau hartu zuen, besteak beste:

Lehenbizikoa.–Ordainsariei dagokienez, honako araubide eta zenbateko hauek onestea:

1. Mankomunitateko burua: 18.000 euro gordin urtean, hamalau pagatan, dedikazio partzialagatik. Alta emanen zaio Gizarte Segurantzan.

Bigarrena.–Erabaki hau atzeraeraginez aplikatuko da, eta ondorioak izanen ditu aurtengo azaroaren 20tik aurrera; hori dena, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 39.3 artikuluari jarraikiz (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea).

Hirugarrena.–Erabaki hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta San Adriango, Azagrako, Andosillako eta Carcarko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen iragarki-taulan, apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 75.5 artikuluari jarraikiz (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legea).

Aditzera ematen da, horrela betez apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 75.5 artikulua, eta lege-testu beraren 21.1.r) artikuluaren bidez dudan eskumena erabiliz (lege horren bidez arautu ziren toki araubidearen oinarriak).

Andosillan, 2023ko abenduaren 20an.–Mankomunitateko burua, José Luis Alcalde Echarri.

Iragarkiaren kodea: L2317949