21. ALDIZKARIA - 2024ko urtarrilaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Alkateordeak eta Tokiko Gobernu Batzarreko kideak izendatzea eta kargutik kentzea

Udal Erregelamendu Organikoaren 23.1 artikuluan ezarritako ahala baliatuz, Alkatetzaren abenduaren 21eko 3123/2023 Ebazpenaren bidez, honako hau ebatzi da:

Lehenbizikoa.–Kargutik kentzea Eneko Larrarte Huguet, Tokiko Gobernu Batzarreko kidea eta bosgarren alkateordea.

Bigarrena.–Kargutik kentzea M.ª Olga Chueca Chueca, Tokiko Gobernu Batzarreko kidea eta seigarren alkateordea.

Hirugarrena.–Fernando Ferrer Molina izendatzea Tokiko Gobernu Batzarreko kide eta Tuterako Udaleko bosgarren alkateorde.

Laugarrena.–Carlos Aguado Huguet izendatzea Tokiko Gobernu Batzarreko kide eta Tuterako Udaleko seigarren alkateorde.

Bosgarrena.–Eraginik gabe uztea, indarrean uste litekeen orotan, izendapen honi dagokionez lehenago emandako xedapen guztiak.

Seigarrena.–Ebazpen honen berri ematea Udaleko Osoko Bilkurari eta Tokiko Gobernu Batzarrari, egiten duten hurrengo bilkuran; izendatu eta kargutik kendu direnei jakinaraztea, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, nahiz eta sinatzen denetik aitzina izanen duen indarra.

Tuteran, 2024ko urtarrilaren 10ean.–Alkate udalburua, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2400831