21. ALDIZKARIA - 2024ko urtarrilaren 29a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

97/2023 EBAZPENA, abenduaren 20koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baitira ingurumen hezkuntzako eta sentsibilizazioko proiektuetarako, ingurumen arloko boluntariotzako proiektuetarako eta zientzia herritarreko proiektuetarako laguntzen 2023-2024 ikasturteko deialdia eta oinarri arautzaileak. DDBN identifikazioa: 734351.

Ingurumen hezkuntza, sentsibilizazioa eta boluntariotza norbanakoen eta taldeen ardurakidetza garatzeko tresnak dira, ingurumenaren egoerari eta bilakaerari dagokienez, eta jarreren, balioen eta jokabideen aldaketa soziala sustatzen dute jasangarritasunerantz aurrera egiteko. Zientzia herritarra da jendeak oro har (bai zientzia ikasketak dituztenak, bai horrelakorik ez dutenak) bere borondatez parte hartzea antolatutako jarduera zientifikoetan, eta honako hauek dakartza berekin: galderak egitea eta datuak jaso eta interpretatzea eta jendeak oro har ikerketa zientifikoko jardueretan konpromisoa hartzea. Hori gauzatzen da herritarrek zientzian aktiboki parte hartzen dutenean ahalegin intelektuala eginez edo jakintzari euskarria emanez beren tresna edo baliabideekin, betiere biodibertsitatea eta haren kontserbazioa aztertzeari lotuta.

Nafarroako Gobernuak ingurumen hezkuntzaren tratamendua zeharka indartu nahi du maila guztietan, eta ingurumen arloko boluntariotza eta zientzia herritarraren arloetako ekimenak babestu. Helburu nagusia da herritarren sentsibilizazioa eta ezagutza handitzea ingurumen arloan, eta balioak eta trebetasunak berengana ditzaten, ingurumen arloko arazoen konponketan parte hartzeko gai izan daitezen banaka zein taldeka.

Nafarroako Garapen Jasangarrirako 2030 Agendak xedatzen du Nafarroako Gobernuaren politikak, programak eta jarduketak ebaluatu behar direla urtero, Garapen Jasangarriaren 2030 Agendak dakartzan erronkei aurre egin ahal izateko. Laguntzen deialdi honek Garapen Jasangarriko Helburu batzuen (GJH) xedeak lortzen lagundu nahi du:

–12.8 xedea. Jasangarritasunaren kultura sustatzea gizarte sentsibilizaziorako ekintzen bitartez (12. GJHa);

–13.3 xedea. Ingurumen heziketa eta gizarte sentsibilizazioa hobetzea klima-aldaketaren aurrean (13. GJHa);

–15.5 xedea. Habitat naturalen degradazioa murriztea eta dibertsitate biologikoaren galera etetea (15. GJHa).

Foru Komunitateko zergadunek gizarte intereseko beste xede batzuetarako bideratzen duten tributuen %0,7 arautzeari buruzko ekainaren 5eko 7/2009 Foru Legearen 4 bis artikuluaren arabera, deialdia Nafarroako Ingurumen Kontseiluari igorri zaio, horren berri izan eta onets dezan.

Adierazitakoarekin bat, eta erabiliz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legeak eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren oinarrizko egitura onesten duen abuztuaren 30eko 74/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskudantziak,

EBAZTEN DUT:

1. Deialdia onestea.

Ingurumen hezkuntzako eta sentsibilizazioko proiektuetarako, ingurumen arloko boluntariotzako proiektuetarako eta zientzia herritarreko proiektuetarako dirulaguntzen 2023-2024 ikasturteko deialdia onestea.

2. Oinarri arautzaileak onestea.

Deialdiaren oinarri arautzaileak onestea. Oinarri arautzaile horiek ebazpen honen eranskinetan ageri dira.

3. Gasturako baimena ematea.

289.866,00 euroko gastu konpromisoa baimentzea, 2024ko ekitaldian horretarako gaituko den 2023ko aurrekontu orokorretako partida honen baliokidearen kargura: "PFEZaren %0,7ko Funtsa. Ingurumen hezkuntza, boluntariotza, lurraldearen zaintza" izeneko 740002 74200 4819 456200 partida. Horretarako baldintza izanen da kreditu egokia eta nahikoa egotea.

Gastuaren banaketa honako hau izanen da proiektu motaren arabera:

–173.919,60 euro ingurumen hezkuntzako proiektuetarako.

–115.946,40 euro ingurumen arloko boluntariotzako eta zientzia herritarreko proiektuetarako.

Dirulaguntza ematen den unean taldeetako batean ez bada bukatzen zehaztutako zenbatekoa, gastua beste proiektu motan egitea baimenduko da.

4. Eskaerak aurkezteko epea.

Eskaerak aurkezteko epea 30 egun naturalekoa izanen da, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

5. Nafarroako Gobernuaren Dirulaguntzen Datu Baseari (NGDDB) jakinaraztea.

Deialdi hauek bidaltzea Dirulaguntzen Datu Base Nazionalera (DDBN), bete dadin azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorra, Dirulaguntzei buruzkoa.

6. Deialdiaren eta oinarri arautzaileen kontrako errekurtsoa.

Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta beraren kontra interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dute Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren aurrean, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hilabeteko epean.

7. Ebazpena jakinaraztea.

Ebazpen hau jakinaraztea Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Basoen eta Ehizaren Zerbitzuari eta Ekonomia Aferetarako Bulegoari, behar diren ondorioak izan ditzan.

8. Ebazpena argitaratzea.

Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2023ko abenduaren 20an.–Ingurumeneko zuzendari nagusia, Ana Bretaña de la Torre.

I. ERANSKINA.–INGURUMEN HEZKUNTZAKO PROIEKTUETARAKO, INGURUMEN ARLOKO BOLUNTARIOTZAKO PROIEKTUETARAKO ETA ZIENTZIA HERRITARREKO PROIEKTUETARAKO DIRULAGUNTZEN 2023-2024 IKASTURTEKO DEIALDIAK. OINARRI ARAUTZAILEAK

1. oinarria.–Xedea eta aplikazio eremua.

Oinarri hauen xedea da Nafarroako elkarteek eta gobernuz kanpoko erakundeek ingurumena hobetzeko laguntza-helburuak erdiestearren sustatzen dituzten proiektuetarako laguntza ekonomikoak eman, kudeatu eta kontrolatzeko araubide orokorra ezartzea, Foru Komunitateko zergadunek gizarte intereseko beste xede batzuetarako bideratzen duten tributuen %0,7 arautzeari buruzko ekainaren 5eko 7/2009 Foru Legean ezarritakoaren arabera. Mota hauetako bateko proiektuak izan behar dira:

a) Ingurumen hezkuntzako proiektuak: halakotzat jotzen dira gizabanakoek zein taldeek ezagutzak, balioak, trebetasunak eta esperientziak berenganatzea helburu dutenak, egungo eta etorkizuneko ingurumen arazoak konpontze aldera bakarka zein taldeka jarduteko gaitu daitezen.

b) Ingurumen arloko boluntariotzako proiektuak: halakotzat jotzen dira gizakiak ingurumenean duen eragin kaltegarria gutxitzea helburu dutenak, baita egun dagoen natura-ondarearen, animalia eta landare espezieen, ekosistemen eta baliabide naturalen balioa nabarmentzea ere.

c) Zientzia herritarreko proiektuak: deialdi honen ondorioetarako, halakotzat jotzen dira herritarren, orokorrean, borondatezko partaidetza duten ikerketa zientifikoari buruzko jardueretakoak, herritarren parte-hartze hori aktiboa denean, bai ahalegin intelektualaren bidez bai inguruneari buruzko ezagutzaren bidez bai beraien tresnak eta baliabideak jarriz.

Mota horietan guztietan, proiektuak Nafarroako Foru Komunitatean egin behar dira eta ingurumenaren arloko jarduketak bildu behar dituzte, halakotzat hartuta honako hauei buruzkoak:

a) Baso-kudeaketa jasangarria; naturaguneak kontserbatzea, leheneratzea eta mantentzea; eta gizarte erabilera naturagune babestuetan.

b) Basa-flora eta -fauna eta horien habitatak kudeatzea.

c) Hondakinak, ura, kontsumo arduratsua, ekonomia zirkularra eta klima-aldaketa.

d) Energia aurreztea eta energia berriztagarriak.

e) Mugikortasun jasangarria.

f) Nekazaritza ekologikoa, abeltzaintza estentsiboa.

g) Hiri inguruneko ingurumenaren kalitatea hobetzea.

Jarduketak denetariko pertsonentzat izan daitezke, herritar guztientzat zein talde jakin batzuentzat, eta 2023ko azaroaren 1etik 2024ko irailaren 30era bitartean egin beharko dira, eta azken egun horretan aurkeztu beharko da justifikazio-memoria, beranduenez. Nolanahi ere, proiektuko jarduketak eskabidea aurkezten den egunetik aurrera hasi beharko dira. Ez dira diruz lagunduko eskaera aurkeztu aurretik egindako gastuak.

Nolanahi ere, jarduera jende artean hedatzen dela bermatu beharko da. Hala ez egitea proiektua ezeztatzeko arrazoia da. Ez dira diruz lagungarritzat hartuko promozio eta/edo publizitaterako jarduerak ez besterik egiten duten proiektuak, lehenago deskribatu diren ingurumenari buruzko ekintzekin lotura badute ere.

Proiektu mota bakoitzerako zehaztapenak eta deialdian onartutako ingurumen-gaiak xehetasun handiagoz ezagutzeko, ikus II. eranskina.

2. oinarria.–Onuradunak.

Deialdi honen laguntzen onuradun izaten ahalko dira nortasun juridikoa duten elkarteak eta erakundeak, helbidea Nafarroan dutenak, 1. oinarrian jasotako motetako jarduerak egiten badituzte (aipatzen diren ingurumenari buruzko gaien inguruan).

Horretarako, deialdiaren xedetzat hartzen dira Elkartzeko Eskubidea arautzen duen martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoak arautzen dituen entitateak eta Fundazioei buruzko abenduaren 26ko 50/2002 Legeak arautzen dituenak.

Laguntza hauekin bateraezin deklaratutako laguntzarik jaso duten Nafarroako elkarte eta gobernuz kanpoko erakundeek ezin izanen dute ingurumena hobetzeko laguntza-helburuak erdiesteko laguntzarik lortu, ez eta emandako laguntzengatiko ordainketarik jaso ere, bateraezin deklaratutako laguntza horren zenbateko osoa itzuli arte edo blokeatutako kontu batean sartu arte, berreskuratze-interesak barne.

3. oinarria.–Onuradunek bete beharreko baldintzak.

Onuradunek, deialdian onartuak izateko, irizpide hauek bete beharko dituzte laguntza eskaera aurkezten den egunean:

a) Nafarroako Elkarte, Fundazio eta Lanbide Elkargoen Erregistroan edo Elkarteen Erregistro Nazionalean inskribatuta egon beharko dute entitateek. Elkartea Nafarroako Elkarteen Erregistroan inskribatuta badago, ez da beharrezkoa dokumentazioa aurkeztea, laguntzak kudeatzen dituen organoak egiaztatuko baitu.

b) Ez egotea laguntzen onuradun izateko ezarritako debeku-egoeretan, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

c) Egunean izatea tributu arloko betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak, dirulaguntza eman eta ordaindu aurretik. Ez dago zertan aurkeztu honen frogagiririk, administrazioak egiaztatuko baitu laguntzak eman eta ordaintzeko prozedura administratiboan.

d) Proiektuak bete behar ditu Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren ingurumen-politikak, eta bateragarri eta koherente izan behar da aipatu departamentuak egiten dituen jarduketekin.

e) Gardentasun betebeharrari buruzko adierazpena betetzea, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 8. artikuluak aipatzen dituen pertsona juridikoek edo entitateek Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen 2. eta 3. artikuluetan ezarritako gardentasuna bete beharko baitute.

Entitate eskatzaileek proiektuaren koordinatzaile tekniko bat izendatuko dute, proiektua diseinatu, gauzatu, justifikatu eta ebaluatzearen arduraduna izan dadin.

4. oinarria.–Gastu diruz lagungarriak.

Jarduera garatzen laguntzen duten gastuak diruz lagungarriak izanen dira, eta, bereziki, hauek:

–Material grafikoak eta ikus-entzunezkoak formatu fisiko edo elektronikoan editatzea, betiere haien edukia adierazten badute eta departamentuak hura onesten badu.

–Nafarroako Foru Komunitateko edozein hizkuntza ofizialetara itzultzeko gastuak.

–Ikastaroetan eta prestakuntzako eta sentsibilizazioko beste jarduera batzuetan, txostengileen, hizlarien, irakasleen eta boluntarioen hezitzaileen kontratazioa, ostatua, mantenua eta garraioa, baita monitoreena eta jarduera gauzatzeko behar diren pertsonena ere. Txostengileen eta hizlarien ostatu, garraio eta mantenuaren ondoriozko gastuak ezin dira izan onartutako aurrekontuaren %10 baino handiagoak.

–Proiektuko parte-hartzaileak eta boluntarioak jarduketa eremura eramateko gastuak.

–Jarduerak garatzeko behar diren material suntsikorrak eskuratzea, betiere modu arrazoizkoan eta proportzionalean erabiltzen badira.

–Jarduerak egiteko behar diren material ez-suntsikorrak erostea, betiere material horiek ezin badira alokatuz eskuratu eta haien kostua ez bada 600 euro edo proiektuaren aurrekontu onartuaren %10 baino gehiago.

–Proiektua gauzatzeko aldian, ekintza gauzatzeko behar diren instalazio edo materialen alokairua, renting-a edo leasing-a, hala nola hitzaldi-areto, proiektagailu, tresna, makineria, eta abarrena; ez dira kontuan hartuko elkarteek beren ohiko jarduera garatzen duten instalazioen alokairuak.

–Proiektuari buruzko informazioaren, gizartearen parte-hartzearen eta publizitatearen ondoriozko gastuak.

–Jarduera egin bitartean sortzen diren hondakinak ahalik eta gutxien izatea laguntzen duten materialak.

–Istripu asegurua eta erantzukizun zibileko asegurua boluntzariotzako eta zientzia herritarreko proiektuetarako. Aseguru horren gastuak aukeratzen ahalko dira, boluntarioak eta monitoreak ez ezik, proiektuan inplikatuta dauden eta parte hartzen duten beste pertsonak ere (halakorik dagoenean) estaltzen badituzte. Proiektuan egiten den jarduera estaltzen duen aseguruaren zatia baino ez da diruz lagungarria izanen.

Aurkeztutako proiektuaren aurrekontuaren %100 azpikontratatzen ahalko du onuradunak. Azpikontrataziorako bete beharreko baldintzak Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 26. artikuluan ezarrita daude.

Dirulaguntzaren xedeko gastuaren zenbatekoa 30.000 eurotik gorakoa bada (BEZa kenduta), obrak egitearen kostuaren kasuan, edo 12.000 eurotik gorakoa (BEZa kenduta), ekipamendu ondasunak erosteko edo aholkularitza edo laguntza enpresen zerbitzuetako gastuen kasuetan, onuradunak frogatu beharko du hornitzailea efizientzia eta ekonomia irizpideei jarraituz hautatu dela, salbu eta, dirulaguntzaren xedeko kostuen ezaugarrien berezitasuna dela-eta, merkatuan hornidura edo zerbitzua emateko behar adina entitate ez badago edo gastua dirulaguntza eskatu baino lehen egin bada. Justifikazioa egiteko, hiru aurrekontu aurkeztuko dira, eta horietako bat aukeratuko da kalitate-prezio erlazio onena dela eta.

Kontratatu nahi badira onuradunarekin lotutako pertsonak edo entitateak (entitateko bazkideak edo horien senideak) proiektu osoa edo zati bat gauzatzeko, organo kudeatzailearen aldez aurreko baimena beharko da. Horretarako, proiektuaren memorian jasoko du egoera hori zehazten duen informazioa, kontratazio horren beharra eta proiektuaren barruan duen zeregina azalduz. Organo kudeatzaileak jakinaraziko du zergatik ez duen kontratazio hori baimentzen laguntza eman aurreko zuzenketa aldian. Organo kudeatzaileak horri buruzko aipamenik egiten ez badu, ulertuko da kontratazio hori baimenduta dagoela.

Ingurumen arloko boluntariotzako proiektuen kasuan, honako hauek ere izanen dira diruz lagungarriak:

–Ingurumen arloko boluntariotzako proiektuetako boluntarioen mantenu gastuak. Gehienez 6 eurokoa izanen da boluntario/egun eta ekintzako, eta aurkeztutako aurrekontu osoaren %10 edo 600 euro.

Gastu hauek deialditik kanpo gelditzen dira:

a) Zeharkako zergak, balio erantsiaren gaineko zerga eta beste batzuk, berreskuratzen edo konpentsatzen ahal badira.

b) Dirulaguntza jasotzen duen proiektuari zuzenean lotuta ez dauden gastuak.

c) Inbertsioak.

d) Beste entitate batzuekin egindako hitzarmenen ondoriozkoak.

e) Beharrezkoak ez direnak edo behar ez bezala justifikatzen direnak. Beharrezkoak ez diren edo behar ez bezala justifikatzen diren gastutzat hartuko dira diruz lagundutako jardueraren izaerarekin bat ez datozenak, behar-beharrezkoak ez direnak eta ebazpen honek ezarritako epean egiten ez direnak.

f) Banku-transferentzien ondoriozko komisioak eta gastuak.

g) Erositako produktuen bermeak eta aseguruak.

h) Ponenteentzako sariak edo opariak.

i) Egiturazko gastuak eta gastu arruntak.

j) Lokalen eta ibilgailuen alokairua, aldian behingoa ez denean.

k) Ingurumen hezkuntzako eta zientzia herritarreko proiektuetan, catering edo janari gastuak hitzaldietan, aurkezpenetan, ikastaroetan, tailerretan eta proiektuaren barruan eginiko gainerako ekintzetan parte hartzen dutenentzat.

l) Administrazio publikoen eskumenen ondoriozko gastuak, baldin eta administrazio horiek eskumenak deialdiaren xede diren elkarteei eskuordetzen badizkiete. Batez ere hemen ezartzen dena: 520/2022 Ebazpena, uztailaren 21ekoa, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak emana, deialdi bat onesten duena 2022. urtean Nafarroako toki erakundeei dirulaguntzak emateko lagun egiteko animalien babeserako jarduketak egin ditzaten Nafarroan, edo 2024an hura ordezten duen deialdia.

m) Laguntza onartzen den egunean nahitaezkoak diren txostenak edo jarduketak egitearen ondoriozko gastuak.

n) Pertsona fisiko edo juridikoei zerbitzu edo lanengatik egindako ordainketak, eskatzaileak horiek justifikatzen baditu pertsona edo entitatearen "cachea" aipatuz, organo kudeatzaileak gehiegizkotzat jotzen baditu.

ñ) Hegazkinez bidaiatzeko gastuak.

Gastu diruz lagungarrien erosketa-kostua ez da inoiz izanen merkatuko balioa baino handiagoa, ezta neurrigabea ere, ekonomiaren eta kostua/eraginkortasuna erlazioaren printzipioen arabera.

Gastuak proiektuko ekintza zehatz batekin lotuta egonen dira. Gastu guztiak fakturen edo nominen bidez frogatu behar dira, eta honako bi datuak xehatu behar dira: BEZaren ehunekoa (salbuetsita egonen litzateke Balio erantsiaren gaineko zergari buruzko abenduaren 30eko 19/1992 Foru Legearen 17.1. 6 artikuluan aipatzen diren gaiei buruzko prestakuntza) eta PFEZen atxikipena (salbuetsita ez badago). 600 eurotik beherako gastuak erosketa-tiketen bidez frogatzen ahalko dira, baldin eta argi adierazten bada zer eskuratu den (artikulua edo zerbitzua). Ez da ordainketaren banku egiaztagiririk aurkeztu beharrik. Ez dira onartuko eskaera aurkeztu aurretik edo proiektuaren justifikazioa entregatu ondoren egindako gastuak.

5. oinarria.–Laguntza-eskabidea, aurkeztu beharreko agiriak eta eskabideak aurkezteko epea.

Elkarte bakoitzak eskabide bakarra aurkeztuko du, agiri hauekin batera:

a. Eskaera-orria, III. eranskineko ereduaren araberakoa, non jasoko baita laguntza zer modalitatetarako eskatzen den, honako hauekin batera: erantzukizunpeko adierazpen bat, zehazten duena Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan ezarritako baldintzak betetzen direla; erantzukizunpeko adierazpen bat, zehazten duena zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen direla, indarreko xedapenek ezarri bezala. Emandako laguntzaren zenbatekoaren %50eko aurrerakina eskatzeko aukera jasoko da bertan.

b. Proiektu diruz lagungarri bakoitzeko deskripzio-memoria, III. eranskineko ereduaren araberakoa. Bertan jasoko dira, gutxienez:

1. Proiektuaren izena.

2. Proiektu mota.

3. Proiektuaren deskribapen laburra.

4. Jarduketa esparrua edo eremua.

5. Gaia.

6. Entitate eskatzailearen datuak.

7. Entitate laguntzaileak.

8. Proiektuaren helburua.

9. Proiektuaren beharrak.

10. Proiektuaren deskribapena, eginen diren ekintzak adierazita, eta ekintzok faseetan aletuta, honako hauek barne daudela: ekintzaren aldez aurreko plangintza edo prestakuntza, parte-hartzaileak erakartzeko hedapena (hala badagokio), gauzatzea, lortutako emaitzen zabalkundea (hala badagokio) eta ebaluazioa. Ingurumen arloko boluntariotzako eta zientzia herritarreko proiektuetan, prestakuntza fase bat ere sartu beharko da.

11. Xede-taldea.

12. Ekintzen kronograma.

13. Proiektuaren aurrekontu orokorra; ekintza bakoitzaren kostua xehatu behar da, zerga-oinarria eta lotutako BEZa zehaztuta.

Oharra: aurrekontuan, BEZaren aitorpena hiru hilean behin egiten duten elkarte edo fundazioek gastu osoa aitortu beharko dute, BEZa barne, "Zerga-oinarria" laukian, kenkaririk sortzen ez duten gastuetarako; kenkaria sortzen dutenek, berriz, zerga-oinarria eta BEZa adierazi beharko dituzte, bereizita.

c. 3. oinarrian (Onuradunek bete beharreko betekizunak) eskatutako baldintzak betetzen direla frogatzen duen dokumentazioa.

d. Eskatzaileak laguntzak lehenbizikoz hartu behar dituenean edo haiek kobratzeko kontua aldatu nahi duenean, transferentzia bidez kobratzeko eskabidea aurkeztu beharko du, behar bezala beterik eta sinaturik (https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/nafarroako-foru-administrazioaren-inprimaki-orokorrak), Nafarroako Gobernuko Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Diruzaintza Atalean. Eskabide horren kopia erantsi beharko dio laguntza honen eskabideari.

Dokumentuen izenak honela osatu behar dira: dokumentuak deskargatzean eduki duen izenari amaieran elkartearen izena erantsi behar zaio, bai eta proiektu-motaren inizialak ere (ingurumen hezkuntzako proiektuak, EA; ingurumen boluntariotzako proiektuak, VA; zientzia herritarreko proiektuak, CC). Mota bateko zenbait proiektu aurkeztuz gero, bukaeran jarritako zenbaki korrelatiboen bidez bereiziko dira.

Eskabideak Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Baso Plangintzarako eta Ingurumen Hezkuntzarako Atalari igorriko zaizkio. Telematikoki aurkeztuko dira Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez (https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/Erregistro-Orokor-Elektronikoa). Ziurtagiri digitala eduki behar da identifikatzeko, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 2ko 39/2015 Legearen 41. artikuluak aurreikusitako kasuetan izan ezik, bitarteko ez-elektronikoak erabiliz aurkezten ahalko baitira kasu horietan.

Eskaerak aurkezteko epea 30 egun naturalekoa izanen da, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Jarduketak 2023ko azaroaren 1ean hasi eta 2024ko irailaren 30era bitarte egiten ahalko dira, eta egun hori izanen da justifikazio-memoria aurkezteko azken eguna. Nolanahi ere, proiektuko jarduketak eskabidea aurkezten den egunetik aurrera hasi beharko dira.

6. oinarria.–Laguntzen zenbatekoa.

Proiektu mota guztien dirulaguntzaren zenbatekoak taula honetan adierazten diren portzentajeei eta mugei jarraituko die:

PROIEKTU MOTA

ZENBATEKOA, GUZTIRA

DIRULAGUNTZAREN GEHIENEKO %

GEHIENEKO
DIRULAGUNTZA
ESKATZAILE
BAKOITZEKO

Ingurumen hezkuntza

166.178,00

%80

9.000 euro

Ingurumen boluntariotza eta zientzia herritarra

110.785,00

%90

9.000 euro

GUZTIRA

276.963,00

Lehentasun hurrenkera ezartzeko, 7. oinarrian (Dirulaguntzak emateko modua eta balorazio irizpideak) ezarritako puntuazio-baremoa hartuko da kontuan.

Entitate bakoitzak nahi adina proiektu aurkezten ahalko ditu; eskatzaile bakoitzeko jasoko den dirulaguntza, halere, ez da inoiz aurreko taulan ezarritakoa baino handiagoa izanen.

7. oinarria.–Dirulaguntzak emateko modua eta balorazio irizpideak.

Deialdi honen xede diren dirulaguntzak norgehiagokako prozeduraren bidez emanen dira.

Ingurumen hezkuntzako, ingurumen arloko boluntariotzako eta zientzia herritarreko proiektuak puntuatzeko, honako irizpide hauek erabiliko dira:

Zk.

IRIZPIDEA

BALORAZIOA

PUNTUAK

GEHIENEKO PUNTUAZIOA

1

Proiektuaren justifikazioa. Zergatik egiten da proiektua?

Jardun-eremuan ingurumenaren arloan landu beharreko arazo bat baino gehiago identifikatzen dira, arazo bakoitzaren arrazoiak eta ondorioak aztertzen dira, eta adierazten da zer lortu edo helarazi nahi den proiektuaren bidez, eta hori guztia zehaztasunez eta egiari lotuta.

10

10

Jardun-eremuan ingurumenaren arloan landu beharreko arazo bat identifikatzen da, arazoaren arrazoiak eta ondorioak aztertzen dira, eta adierazten da zer lortu edo helarazi nahi den proiektuaren bidez, eta hori guztia zehaztasunez eta egiari lotuta.

5

Jardun-eremuan ez da ingurumenaren arloan landu beharreko arazorik identifikatzen.

Edo ez dira aztertzen haren arrazoiak eta ondorioak.

Edo ez da adierazten zer lortu edo helarazi nahi den proiektuaren bidez, edo ez da zehaztasunez eta egiari lotuta egiten.

0

2

Metodologia. Nola eginen da?

Proiektuko ekintza guztiek behar bezala deskribatuta dituzte faseak, eta adierazita zer eginen den, zergatik eta zertarako, nork eginen duen, zerekin eginen duen eta norentzat den.

10

10

Proiektuko ekintza batzuek, baina ez guztiek, behar bezala deskribatuta dituzte faseak, eta adierazita zer eginen den, zergatik eta zertarako, nork eginen duen, zerekin eginen duen eta norentzat den.

5

Proiektuko ekintzetako bakar batek ere ez ditu bere faseak behar bezala deskribatuta, ez eta adierazita ere zer eginen den, zergatik eta zertarako, nork eginen duen, zerekin eginen duen eta norentzat den.

0

3

Arazoak konpontzeko ikuspegia. Zer eginen da arazo bakoitza konpontzeko?

Proiektuaren justifikazioan azaltzen diren ingurumenaren arloko bi arazo edo gehiago mota bateko baino gehiagoko ekintzekin lantzen dira.

15

15

Proiektuaren justifikazioan azaltzen diren ingurumenaren arloko arazoetako bat bakarrik lantzen da mota bateko baino gehiagoko ekintzekin.

10

Proiektuaren justifikazioan azaltzen diren ingurumenaren arloko arazoak ekintza mota bakar batekin lantzen dira.

5

Proiektuaren justifikazioan azaltzen diren ingurumenaren arloko arazoetako bat ez da lantzen ekintzetako bakar batean ere.

0

4

Proiektuaren ebaluazioa. Nola ebaluatuko duzu proiektua?

Proiektuko ekintza guztiek ebaluazio fasea dute, zehazten duena nola ebaluatuko den helburuen betetze-maila eta parte-hartzaileen gogobetetasuna.

10

10

Proiektuko ekintza batek edo bestek, baina ez guztiek, ebaluazio fasea dute, zehazten duena nola ebaluatuko den helburuen betetze-maila edo parte-hartzaileen gogobetetasuna.

5

Proiektuko ekintzetako bakar batek ere ez du ebaluazio faserik, zehazten duenik nola ebaluatuko den helburuen betetze-maila edo parte-hartzaileen gogobetetasuna.

0

5

Aurrekontua. Zenbatekoa izanen da proiektuko ekintza bakoitzaren kostua?

Aurrekontua ekintzen deskribapenaren arabera egituratzen da, ekintza bakoitzari egotz dakiokeen gastuaren ehunekoa jasota –ekintza bati baino gehiagori egotz dakizkiokeen gastuetarako–, eta behar bezala identifikatzen dira eginen diren gastu guztiak.

5

5

Aurrekontua ez da ekintzen deskribapenaren arabera egituratzen, edo ez du jasotzen ekintza bakoitzari egotz dakiokeen gastuaren ehunekoa –ekintza bati baino gehiagori egotz dakizkiokeen gastuetarako–, edo ez dira behar bezala identifikatzen eginen diren gastu guztiak.

0

6

Proiektuaren kudeaketa. Nork kudeatzen du proiektua?

Proiektuko ekintza guztiak entitate eskatzaileak kudeatzen ditu, ez beste inork.

5

5

Proiektuaren zati bat edo proiektu osoa ez du entitate eskatzaileak soilik kudeatzen.

0

7

Hedapena. Nola hedatuko duzu proiektuko ekintzen berri?

Proiektuaren deskribapenean ekintza guztiek dute hedapen fasea (parte-hartzaileak erakartzeko), eta nolakoa izanen den azaltzen da.

5

5

Proiektuaren deskribapenean ekintza guztiek ez dute hedapen fasea, edo ez da azaltzen nolakoa izanen den.

0

8

Gaiak. Zer gai jorratzen ditu proiektuak?

Proiektuak deialdi honen 1. oinarriko bi gai edo gehiago jorratzen ditu, eta eginen diren ekintzen azalpenaren bidez justifikatzen da lana.

5

5

Proiektuak deialdi honen 1. oinarriko gai bat bakarrik jorratzen du, eta eginen diren ekintzen azalpenaren bidez justifikatzen da lana.

0

9

Ingurumen-jasangarritasuneko neurriak. Zer neurri ezarriko dira proiektuaren ingurumen-jasangarritasuna hobetzeko? (*)

Proiektuak ingurumen-jasangarritasuneko arazoak identifikatzen ditu gauzatzean, arazo horiek konpontzeko bi neurri edo gehiago hartzen ditu eta adierazten du horiek nola egiaztatuko dituen agiri bidez.

10

10

Proiektuak ingurumen-jasangarritasuneko arazoak identifikatzen ditu gauzatzean, arazo horiek konpontzeko neurri bakarra hartzen du eta adierazten du nola egiaztatuko duen agiri bidez.

5

Proiektuak ez du ingurumen-jasangarritasuneko arazorik identifikatzen gauzatzean, edo ez du inolako neurririk hartzen arazo horiek konpontzeko, edo ez du adierazten nola egiaztatuko dituen agiri bidez.

0

10

Gazteen parte-hartzea eta adinekoen zahartze aktiboa sustatzea. Nori zuzentzen zaio proiektua?

Proiektua zuzenduta dago 16 eta 30 urte bitartekoei edo 60 urtetik gorakoei, ez baldin badira "publiko gatibua".

5

5

Ez da zehazten nori zuzenduta dagoen proiektua edo ez dago zuzenduta 16 eta 30 urte bitartekoei ez eta 60 urtetik gorakoei edo "publiko gatibua" da.

0

11

Lankidetza. Ariko dira lankidetzan beste entitate batzuk modu altruistan?

Lankidetzan ariko dira deialdiaren 2. oinarriko baldintzak betetzen dituzten beste elkarte batzuk modu altruistan (kontraprestazio ekonomikorik gabe).

5

5

Ez da ariko lankidetzan 2. oinarriko baldintzak betetzen dituen beste elkarterik modu altruistan (kontraprestazio ekonomikorik gabe) edo ez da azaltzen.

0

12

Jarraitasuna. Aurreko proiektu baten jarraipena da?

Proiektuak aurreko kanpainan diruz lagundutako proiektu baten lanekin jarraitzen du, ekintza berberak errepikatu gabe.

5

5

Proiektuak ez ditu aurreko kanpainan diruz lagundutako proiektu baten lanak jarraitzen, edo ekintza berberak errepikatzen ditu.

0

13

Genero-ikuspegia. Zer neurri hartuko dira parte-hartze ez-sexista bermatzeko? (*)

Proiektuak identifikatzen du zer egoeratan sor daitezkeen desberdintasunak parte-hartzaileen generoaren arabera, horiek saihesteko neurriak hartzen ditu eta adierazten du nola egiaztatuko dituen agiri bidez.

5

5

Proiektuak ez du identifikatzen zer egoeratan sor daitezkeen desberdintasunak parte-hartzaileen generoaren arabera, edo ez du neurririk hartzen egoera horiek saihesteko, edo ez du adierazten nola egiaztatuko dituen agiri bidez.

0

14

Parte-hartze inklusiboa sustatzea. Zer neurri hartzen dira parte-hartze inklusiboa bermatzeko? (*)

Proiektuak identifikatzen du zer inguruabarrek zailtzen duen desgaitasuna duten pertsonen parte-hartze inklusiboa, hori minimizatzeko neurriak hartzen ditu, eta adierazten du nola egiaztatuko dituen agiri bidez.

5

5

Proiektuak edo ez du identifikatzen zer inguruabarrek zailtzen duten desgaitasuna duten pertsonen parte-hartze inklusibo, edo ez du hura minimizatzeko neurririk hartzen edo ez du adierazten nola egiaztatuko dituen agiri bidez.

0

(*) Adierazi beharko da nola egiaztatuko diren agiri bidez jasangarritasunaren, genero-ikuspegiaren eta parte-hartze inklusiboaren arloko neurriak. EZ da onartuko agiri bidez egiaztatu ezin den neurririk, ezta dokumentuan behar bezala egiaztatzen ez denik ere. Neurri horietan puntuazioa lortu bada, azken justifikazio-memorian, neurri horiek gauzatu direla frogatzen duen dokumentazioa aurkeztu beharko da.

Baldin eta, ordaintzeko ebazpena eman aurretik, egiaztatzen bada proiektu batek aldatu egin dituela dirulaguntzaren prozeduran puntuazioa emateko baldintzak, berriz kalkulatuko da proiektu horren puntuazioa, eta, beraz:

–Puntuazio berria ez bada iristen norgehiagokako prozeduran sartzeko gutxieneko baliora, galdu eginen du emandako laguntza, eta laguntza ematen duen organoak itzulketa-ebazpena emanen du, onuradunak aurrerakina itzul dezan, ordaindu bazaio.

–Puntuazio berria norgehiagokako prozeduran sartzeko gutxieneko baliora iristen bada, baina proiektuaren lehentasun-ordena aldatzen bada, proiektuak emakidaren zati bat edo osoa galtzen ahalko du, segun eta zer kreditu egonen zen erabilgarri lehentasun-ordena berri horren arabera.

–Puntuazio berria norgehiagokako prozeduran sartzeko gutxieneko baliora iristen bada, baina proiektuaren lehentasun-ordena aldatzen ez bada, emandako laguntza ez da ukituko.

8. oinarria.–Norgehiagokako prozeduraren aplikazioa.

Eskaera bakoitzaren puntuazio osoa lortzeko, aipatutako irizpide bakoitzean lortutako puntuak batuko dira. Gutxienez 0 puntu lortuko dira, eta gehienez 100.

a. Norgehiagokako prozeduran sartu ahal izateko, 1etik 7ra bitarteko balorazio irizpideetan gutxienez 24 puntu lortu beharko dira, eta guztirako puntuazioa 40 izan beharko da gutxienez.

b. Bi proiektuk edo gehiagok puntuazio bera badute, lehentasuna emanen zaie 7. oinarriko irizpideetan puntuazio handiena lortu duten espedienteei, ezarritako hurrenkera numerikoari jarraikiz.

Dirulaguntza emateko orduan, lehenbiziko 7 balorazio irizpideetan puntuazio handiena lortu duten proiektuak izanen dira abiapuntua, eta puntuazio handienetik txikienerako ordenari jarraituko zaio dirulaguntzak emateko, proiektu mota bakoitzerako erabilgarri dagoen aurrekontua agortu arte. Berdinketa gertatuz gero, lehenik eta behin balorazio irizpideen guztizkoan puntuazio handiena lortu duten proiektuei emanen zaie lehentasuna. Berdinketak irauten badu, irizpideetan, zenbaki-hurrenkerari jarraituz, puntuazio handiena lortzen duenak izanen du lehentasuna (hau da, 1. puntuan puntuazio handiena lortzen duenak, berdinketak irauten badu 2. puntuan, eta horrela hurrenez hurren). Berdinketak bere horretan badirau, lehenago aurkeztutako proiektuari emanen zaio lehentasuna.

Azkeneko proiektuaren guztirako zenbatekoa sartzeko kreditu nahikorik ez badago, hark dagokion zatia jasoko du, gasturako baimendutako zenbatekoa agortu arte.

c. Deialdi honetako proiektu motaren batean kreditua gelditzen bada eman gabe, beste motako proiekturako erabiliko da kreditua.

9. oinarria.–Onuradunek bete beharrekoak.

Dirulaguntza jasotzen dutenek honako betebehar hauek izanen dituzte:

1. Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 9. artikuluan ezarritako betebehar orokorrak betetzea.

2. Diruz lagundu behar diren jarduerak egitea, baldintza teknikoei jarraikiz eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko langileek eman ditzaketen jarraibideekin bat, eta Baso Plangintzarako eta Ingurumen Hezkuntzarako Atalaren egiaztapenaren mende jartzea.

3. Lagundutako jarduerak finantzatzeko lortutako beste dirulaguntza edo laguntzen berri ematea organo kudeatzaileari.

4. Boluntariotzako proiektuen kasuan, diruz lagundutako entitateek Boluntariotzari buruzko urriaren 14ko 45/2015 Legearen 14.2 artikuluan ezarritako betekizunak bete beharko dituzte. Halaber, entitatearen boluntariotzako ekintzak inskribatu behar dituzte "Nafarroa, Orotan Lagun" baliabidean. Honen bidez inskribatuko dira: https://navarramasvoluntaria.navarra.es/eu/erakundeak.

5. Zientzia herritarreko proiektuetan, organo kudeatzaileak beharrezkotzat jotzen badu, eta boluntariotzako proiektu guztietan, proiektuaren entitate arduradunak ziurtatu beharko du jardueretako parte-hartzaileak babestuta daudela aseguru batekin edo bestelako berme finantzario batekin, proiektuko jarduerak egiteak ekar ditzakeen istripu edo gaixotasun arriskuak estaltzeko.

6. Dirulaguntza emateko ebazpenean, oinarri arautzaile hauetan edo Dirulaguntzei buruzko Foru Legean ezarritako betebeharren bat bete ezean, onartutako dirulaguntza kobratzeko eskubidea galduko da edo, hala badagokio, diru hori itzuli beharko da, foru lege horren 35. artikuluan xedatutakoarekin bat.

Halaber, aurreko betebeharretako bat hein batean betetzen ez bada, emandako dirulaguntzaren zenbatekoa doitzen ahalko da proportzionaltasun printzipioari jarraikiz, edo, zein den kasua, dagokion zenbatekoa itzuli beharko da.

7. Dirulaguntza nork eman duen jakinaraztea proiektuaren gainean egiten den hedapen eta publizitate orotan, hedapen eta publizitate hori dirulaguntza eman ondotik egiten bada.

8. Hedapen lana idatzia edo grafikoa baldin bada, Nafarroako Gobernuaren sinbolo ofiziala erabili behar da, urtarrilaren 12ko 8/2020 Foru Dekretuan xedatzen den moduan (foru dekretu horrek Nafarroako Gobernuaren sinbolo ofiziala eta haren erabilera arautzen duen urtarrilaren 27ko 4/2016 Foru Dekretua aldatu zuen). Dirulaguntzaren onuradunen logotipoaren tamaina berean agertu beharko du, eta berdin ikusteko moduan. Gainera, ikur ofizialaren aurretik "Laguntzen du" eta "Subvencionado por" hitzak agertuko dira.

Komunikazioko eta Erakundeekiko Harremanetako Zuzendaritza Nagusiko Argitalpen Atalak aldez aurretik baimendu beharko du Nafarroako Gobernuaren sinboloaren erabilera. Baimen hori eskatzeko, eranskineko eredua bidali behar da (https://www.navarra.es/eu/web/servicios-empleado/tramites/on/-/line/Uso-del-simbolo-oficial-del-Gobierno-de-Navarra-) publicaciones@navarra.es helbidera.

9. Onuradunek behar diren baimen guztiak izan beharko dituzte planteatutako jarduketak gauzatzeko.

10. Zientzia herritarreko proiektuetan, egindako lanen edo dibulgazio-lanen emaitzak publiko egitea eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuarekin partekatzea.

11. Jendearekin antolatzen diren ekitaldietan, edari ontziratuak saldu eta banatzeko alternatibak ezartzea, eta, nolanahi ere, txorrotako ura edalontzi berrerabilgarrien bidez edo ura botila berrerabilgarrietan eskuratu daitekeela bermatzea. Gainera, ontziak uzteko edo itzultzeko sistema bat ezarriko da (SDDR eta beste batzuk), edonon botata geldi ez daitezen edo egokiro kudeatu daitezen. (Hondakinei eta haien Fiskalitateari buruzko ekainaren 18ko 14/2018 Foru Legearen 27. artikulua).

10. oinarria.–Organo kudeatzailea.

Neurri honetan aurreikusitako laguntzak emateko eta ordaintzeko prozeduren instrukzioa Baso Plangintzarako eta Ingurumen Hezkuntzarako Atalari dagokio; atal hori Ingurumeneko Zuzendaritza Nagusiko Basoen eta Ehizaren Zerbitzuari atxikita dago.

11. oinarria.–Dirulaguntza emateko prozeduraren instrukzioa.

Eskaera jaso ondoren, Basoen eta Ehizaren Zerbitzuak egiaztatuko du sartutako proiektuek deialdi honetan ezarritako baldintzak betetzen dituztela. Haietako batek eskatutako baldintzak betetzen ez baditu, interesdunari eskatuko zaio okerrak 10 egun naturaleko epean zuzen ditzala, gehienez. Ez badu zuzenketarik aurkezten, ulertuko da proiektuan atzera egiten dela, eta espedientea artxibatzeko ebazpena emanen da. Ebazpen hori interesdunei jakinaraziko zaie. Zuzenketak telematikoki aurkeztuko dira Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez (https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/Erregistro-Orokor-Elektronikoa), Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 2ko 39/2015 Legearen 41. artikuluak aurreikusitako kasuetan izan ezik, bitarteko ez-elektronikoak erabiliz aurkezten ahalko baitira kasu horietan.

Organo kudeatzaileak 7. oinarriko balorazio irizpideen arabera ebaluatuko ditu proiektuak. Jarduketak baimendu baino lehen, atal horrek egoki iruditzen zaizkion txostenak eskatuko dizkie departamentuko beste unitate batzuei, hasierako proiektua hein batean aldatzera behartzen duten lurraldeko ukipenak edota baimena behar duten ukipenak ote diren ebazteko.

Aztertu ondoren, Baso Plangintzarako eta Ingurumen Hezkuntzarako Atalak ebazpen proposamena igorriko dio Ingurumeneko zuzendari nagusiari, eta, bertan, onuradunek dirulaguntza jasotzeko baldintza guztiak betetzen dituztela adieraziko du.

12. oinarria.–Ebazpena.

Ebazpen proposamena ikusirik, Ingurumeneko Zuzendaritza Nagusiak dirulaguntzen gaineko ebazpena emanen du, hiru hilabeteko epean, eskaerak aurkezteko epea bukatzen denetik hasita.

Ebazpena arrazoitua izanen da, eta hartutako ebazpenaren oinarriak frogaturik egonen dira beti.

Ebazpenean dirulaguntza onartu zaien eskatzaileen zerrenda agertuko da, eta, kasua bada, berariaz adieraziko da gainerako proiektuak ezetsi direla. Horien artean agertuko dira ezetsi direnak deialdian ezarritako kreditua gainditzeagatik, hau da, esleitutako aurrekontu-baliabideak mugatuak izatearen ondorioz, 7. oinarrian ("Laguntza emateko modua eta balorazio irizpideak") ezarritako balorazio irizpideen arabera horietako bakoitzari emandako puntuazioa adieraziz. Horrela, onuradunen batek dirulaguntzari uko eginez gero, laguntzak ematen dituen organoak, deialdi berri bat egin behar izan gabe, zilegi izanen du puntuazio hurrenkeraren arabera haren atzetik dagoen edo dauden proiektuari edo proiektuei ematea, baldin eta onuradun baten ukoari esker kreditu aski askatu bada deialdian finkatutako kreditu mugagatik ezetsitako proiektu bati bederen erantzuteko.

Ondorio horietarako, Basoen eta Ehizaren Zerbitzuak egoera horren berri emanen die interesdunei, adieraz dezaten dirulaguntza jasotzeko proposamena onartzen ote duten, hamar egun naturaleko epe luzaezinean, komunikazioa jaso eta biharamunetik hasita. Epe horretatik kanpo aurkezten bada laguntzen ukoa, betiere justifikazio teknikorik gabe, edo ezinbesteko arrazoiek eraginda ez bada, enpresak ezin izanen du xede bererako laguntzarik eskatu hurrengo kanpainan. Eskatzaileak edo eskatzaileek proposamena onartu ondoren, Ingurumeneko zuzendari nagusiak laguntzak emateko ebazpena emanen du, interesdunei jakinaraziko die eta Nafarroako Gobernuaren webgunean argitaratuko du, dirulaguntza kanpainaren prozesuaren emaitzarekin batera.

Ebazpenean, gainera, zerrenda batean jasoko da zer eskatzaileri eman zaien onartutako laguntzaren balioaren %50eko aurrerakina, baita aurrerakin horien baturaren zenbatekoa ere.

Laguntza hauek emateko, jarduerak egiteko baimenak beharko dira, hala behar duten jardueren kasuan.

Laguntzen banaketaren gaineko ebazpena baliabide elektronikoen bidez jakinaraziko da, Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 39/2015 Legean aurreikusi bezala.

Ulertuko da aurkeztutako eskaerak ezetsi direla, baldin eta berariazko ebazpenik ematen ez bada dirulaguntzaren oinarri arautzaile hauetan prozedura ebazteko ezarritako epean.

Nolanahi ere, dirulaguntzak emateko, behar adinako kreditua izan beharko da aurrekontuetan, eta Administrazioak baliabide ekonomikoak izan beharko ditu eskaeraren gaineko ebazpen administratiboa emateko unean.

13. oinarria.–Laguntza eskaera aldatzea.

Onuradunek, proiektua gauzatzen den bitartean, beharrezko jotzen badute aurkeztutako deskripzio-memorian jaso gabeko jarduerak egitea, betiere justifikatuta badaude eta aurrekontua handitzea ekartzen ez badute, eta haiek egiteak ez badakar proiektuak lortutako puntuazioa aldatzea, hala jakinarazi beharko diote Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Baso Plangintzarako eta Ingurumen Hezkuntzarako Atalari, aldatutako jarduera egin baino hilabete lehenago, gutxienez.

Jakinarazpen hori Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoan eskaera-orri bat aurkeztuz eginen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 2ko 39/2015 Legearen 41. artikuluak aurreikusitako kasuetan izan ezik, bitarteko ez-elektronikoak erabiliz aurkezten ahalko baita kasu horietan.

Baso Plangintzarako eta Ingurumen Hezkuntzarako Atalak onuradunari jakinaraziko dio, hamar egun balioduneko epean, aipatu aldaketa onartzen den ala ez. Epe hori iraganik, aldaketa onartzearen jakinarazpenik ez bada, ezetsi dela ulertuko da.

Edonola ere, ez dira onartuko aurkeztutako aurrekontuaren aldaketak ekartzen dituzten aldaketak.

14. oinarria.–Uko egitea onartutako dirulaguntzaren zati bati edo osoari.

Dirulaguntzaren xede izan den proiekturen baten onuradunak asmoa baldin badu dirulaguntzaren xede izan diren ekintzak ez gauzatzeko, dirulaguntzari uko egiten diola jakinarazi beharko du proiektuaren justifikazioa aurkezteko eguna baino hiru hilabete lehenago, organo kudeatzaileak laguntzak emateko ebazpena alda dezan eta entitate edo proiektu berriak diruz lagundu ahal izan daitezen askatutako zenbatekoekin eta horiek gauzatzeko eta justifikatzeko behar den denbora izan dezaten.

Dirulaguntzari uko egin zaiola jakinarazi duen proiektuak aurrerakina jaso badu, dirulaguntza eman duen organoak itzulketari buruzko ebazpena emanen du, onuradunak jasotako laguntza itzul dezan.

Jakinarazpen hori Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Baso Plangintzarako eta Ingurumen Hezkuntzarako Atalari zuzenduko zaio, eta, ahal dela, Erregistro Orokor Elektronikoan aurkeztuko da, salbu eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 2ko 39/2015 Legearen 41. artikuluan aurreikusitako kasuetan; kasu horietan, baliabide ez-elektronikoen bidez aurkezten ahalko da.

15. oinarria.–Inbertsioa gauzatzeko epea, ordainketa egin aurretik bete beharrekoak eta ordainketa eskaera.

Dirulaguntza jasotzen duten proiektuak gauzatzeko azken eguna 2024ko irailaren 30a izanen da. Proiektua gauzatzeari egotz dakizkiokeen gastu diruz lagungarriak, egun horretan ordaindu gabe daudenak edo ordainketa frogatu gabe dutenak, deialdiaren 4. oinarrian deskribatzen den bezala, justifikatu gabekotzat joko dira, eta dirulaguntzaren azken onarpenetik eta ordainketatik kanpo geratuko dira.

Onuradunek eginiko gastuak eta ordainketak frogatu beharko dituzte, eta horretarako, honako dokumentazio hau telematikoki aurkeztu beharko dute zenbait karpetatan Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 2ko 39/2015 Legearen 41. artikuluak aurreikusitako kasuetan izan ezik, bitarteko ez-elektronikoak erabiliz aurkezten ahalko baitira kasu horietan:

1. karpeta: justifikazio-memoria eta proiektuaren ebaluazioa. Barne hartuko ditu:

–Egindako proiektua justifikatzeko memoria, IV. eranskineko ereduaren araberakoa. Gutxienez honako hauek eduki behar ditu:

  • Egindako ekintzen garapenaren deskribapena.
  • Aurreikusitako ekintzaren bat ez bada egin, horren justifikazioa.
  • Helburuen erdieste maila.
  • Proiektuari emandako publizitatearen deskribapena.
  • Partaideen kopurua, sexuaren eta adinaren arabera bereizia.
  • Ekintzen kronograma.
  • Proiektuko ebaluazioaren emaitzak. (ikusi VI. eranskina).
  • Fakturen zerrenda; faktura bakoitzaren datu hauek eman behar dira: zenbakia, hornitzailea, kontzeptua, zerga-oinarria, BEZ eta PFEZen atxikipena, behar denean.

–Proiektuaren ebaluazioa egiaztatzen duen dokumentazio guztia.

2. karpeta: editatutako materialak (material grafikoa edo ikus-entzunezkoa soilik).

Dirulaguntzaren xede izanda argitaratu diren materialen fitxategi informatikoak edo fisikoak.

3. karpeta: proiektua gauzatzeari buruzko argazki- edo ikus-entzunezko erreportajea.

Proiektuko ekintzak egin direla frogatzen duen argazki-erreportajea edo ikus-entzunezko erreportajea.

Fitxategi edo karpeta bat egon behar da proiektuko ekintza bakoitzeko.

4. karpeta: proiektua hedatze edo zabaltzeari buruzko argazki- edo ikus-entzunezko erreportajea.

Proiektuaren hedapena egin dela frogatzen duen argazki-erreportajea edo ikus-entzunezko erreportajea.

Fitxategi edo karpeta bat egon behar da proiektuko ekintza bakoitzeko.

5. karpeta: fakturak, nominak, erosketa-tiketak eta ordainagiriak.

Honako hauek sartuta:

Egindako gastuen fakturak edo nominak (onuradunaren izenean egon behar dira), eta gastu horiek ordaindu direla frogatzen duten bankuko agiriak.

600 eurotik beherako gastuak esku-dirutan ordaintzen ahalko dira, baina erosketa-tiketa edo antzeko agiria aurkeztu beharko da frogatzeko (zer erosi den zehaztu beharko da). Ez da aurkeztu beharko ordainketa frogatzen duen banku-agiririk.

Faktura eta ordainagiri bakoitzak bere zenbakia eduki beharko du, hain zuzen ere justifikazio-memoriako fakturen zerrendan ageri den zenbakia. Gainera, faktura horren kontzeptua zehaztuko da, eta F edo P bat adieraziko dira, faktura edo ordainagiria den, hurrenez hurren. (Adibidez, lehenengo erosketa erratz bat bada, faktura 1EscobaF izanen da, eta ordainagiria, berriz, 1EscobaP; bigarren erosketa bada, 2EscobaF izanen da, eta horrela hurrenez hurren).

6. karpeta: ingurumen arloko boluntariotzako eta zientzia herritarreko proiektuen eskakizun espezifikoak.

Prestakuntza-jardueretan parte hartu duten boluntarioen erregistroa.

Boluntariotzako proiektu guztietan eta hala behar duten zientzia herritarreko proiektuetan, jardueraren iraunaldia estaltzen duen aseguru-polizaren edo bestelako finantza-bermearen kopia. Boluntarioak aseguru zabalago batek estaltzen baditu, hala nola udal batek, ikastetxe batek edo beste erakunde batek daukanak, aseguru-polizaren kopia bat aurkeztu beharko da, bai eta erakundearen ordezkariak sinatutako egiaztagiri bat ere.

7. karpeta: puntuazioa eragin zuen informazioaren egiaztagiriak.

Baremoaren puntuazioa eragin duen informazioa egiazkoa dela frogatzen duten agiriak edo irudiak, ez bada frogatuta gelditu justifikazio-memorian. Adibidez, jasangarritasun-irizpideak erabili direlako frogagiriak.

8. karpeta: bestelako informazioa.

Proiektua egin dela frogatzeko beharrezkotzat jotzen den edo eskatzen den beste informazio guztia.

Dokumentazio hori Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Baso Plangintzarako eta Ingurumen Hezkuntzarako Atalari igorriko zaio. Dokumentazioa telematikoki aurkezten ahalko da Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 2ko 39/2015 Legearen 41. artikuluak aurreikusitako kasuetan izan ezik, bitarteko ez-elektronikoak erabiliz aurkezten ahalko baita kasu horietan.

Aipatutako informazioa osorik ez badago edo ez baditu baldintzak betetzen, interesdunari eskatuko zaio gehienez ere hamar egun naturaleko epean akatsak zuzendu ditzala, eta adieraziko zaizkio hurrengo apartatuan aurreikusitako inguruabarrak.

–Agiri horiek epean aurkezten ez badira, dirulaguntza galduko da.

–Baldin eta frogatutako zenbatekoa txikiagoa bada dirulaguntza ematea eragin zuen aurrekontua baino, dirulaguntzaren ordainketa murriztu eginen da, araberan.

16. oinarria.–Laguntzak ordaintzeko modua eta epeak.

Dirulaguntzak ordainketa bakarrean pagatuko dira, behin frogatu ondoren ematea eragin zuten jarduerak gauzatu direla justifikazio-memoria aurkeztu zenetik gehienez hiru hilabeteko epean. Ondorio horietarako, ez da ulertuko inbertsioa gauzatu dela frogatu denik, harik eta egindako jardueren balorazioa amaitu arte eta ordainketen frogagiriak zuzen daudela egiaztatu arte.

Entitateek onartutako dirulaguntzaren %50eko aurrerakina eskatzen ahalko dute, zeina ordainduko baita onartutako zenbatekoa ematea eta ordaintzea ebatzitakoan.

Organo kudeatzaileak behar adina kontrol eginen ditu, egiaztatzeko onuradunak konpromisoak betetzen dituela. Kontrolen emaitzak ikusirik, bidezko ordainketak baimenduko ditu, eta laguntzak ordaintzeko ebazpen proposamena prestatuko.

Laguntzak Ingurumeneko zuzendari nagusiaren ebazpen bidez ordainduko dira.

Kontrol horiek egiteko, organo kudeatzaileak joko du Foru Administrazioan edo beste administrazio batzuetan dauden erregistro ofizialetara edo eskura dauden bestelako informazio iturrietara, betiere laguntza eman eta ordaintzeko ebazpenak ematen diren unean dagoen informazioaren arabera.

Kontrol horien barnean, bisitak egiten ahalko zaizkie onuradunei, egiaztatzeko proiektuko ekintzak bukatu direla eta zuzen gauzatu, edo egiaztatzeko organo kudeatzaileak beharrezkotzat jotzen duen beste edozein alderdi.

Organo kudeatzaileak egindako egiaztapenetan ondorioztatzen baldin bada beheranzko desbideratzeak daudela onuradunak aurkeztutako eskaerarekin alderatuta, ordainketa aipatu egiaztapenei egokituko zaie.

Ez da onartuko hasieran baimendutako aurrekontuak gora egitea, non ez dauden egitatezko akatsak eskaeran edo ez diren baso administrazioak eskatuta sartutako arrazoizko aldaketak.

Laguntzak emateko ebazpenean aurreikusitako ekitaldi bakoitzari dagozkion laguntzak eskuratzeko, onuradunak ordainketa eskatu beharko du justifikazio-memoriako lauki egokia markatuz.

17. oinarria.–Dirulaguntza ordaintzea.

Egiaztagiriak azterturik, Baso Plangintzarako eta Ingurumen Hezkuntzarako Atalak pagatzeko ebazpenaren proposamena igorriko dio Ingurumeneko zuzendari nagusiari. Horrekin batera, onuradunek dirulaguntza kobratzeko eskubidea sortzen duten eginbeharrak bete dituztela frogatzen duen txostena aurkeztuko da. Aurretik ordaintzen den aurrerakina zenbatekotik deskontatuko da.

18. oinarria.–Zigorrak ordainketetan.

Onartua izateko irizpideak edo betebeharrak ez betetzea eta laguntza eta ordainketa eskaeraren konpromisoak eta beste betebehar batzuk ez betetzea zigortuko dira, honela:

a) Ez-betetze baztertzaileak:

1. Azken ordainketa egin aurretik egiaztatzen bada aldarazi direla proiektuen hurrenkera ezartzeko erabilitako balorazio irizpideak, onuradunak puntuazio txikiagoa jaso behar zuela, eta, horren ondorioz, onuradun izaera guztiz edo partez galduko zukeela, laguntza osoa galduko du.

2. Espediente baten bidez egiaztatzen bada onuradunak, nahita, gezurrezko adierazpen bat egin duela, laguntzak bertan behera utziko dira.

3. Entitate onuradunak ez badu egiaztatzen diruz lagundutako jardueren hedapena edo dibulgazioa, emandako laguntza osoa galduko du.

4. Emandako laguntza osoa galduko du zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak eguneraturik ez dituenak.

5. Laguntzak emateko ebazpenetan edo Dirulaguntzei buruzko Foru Legean ezarritako betekizunak ez betetzeak laguntza osoa galtzea ekarriko du.

b) Baztertzaileak ez diren ez-betetzeak:

–Emandako laguntzari %5eko zigorra ezarriko zaio, baldin eta proiektuek ez badute agiri bidez justifikatzen hasierako proiektuan aurreikusitako jarduerak ez direla egin.

19. oinarria.–Laguntzak metatzea.

Deialdi honetako dirulaguntzak bateragarriak dira beste dirulaguntza batzuekin, izan Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak emanak, beste administrazio publiko batzuek emanak, beste erakunde publiko edo pribatuek emanak nahiz partikularrek emanak, Espainiakoek nahiz nazioartekoek.

Kasu horretan, jarduera bererako emandako dirulaguntzen zenbatekoak, bakarrik edo denak baturik, ezin izanen du gainditu onuradunak egin beharreko jardueraren kostua. Aurreko paragrafoan ezarritako ondorioetarako, onuradunak helburu horrexetarako beste dirulaguntzaren bat jasotzen baldin badu, Baso Plangintzarako eta Ingurumen Hezkuntzarako Atalari jakinarazi beharko dio, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 9. artikuluko d) apartatuan xedaturikoarekin bat.

20. oinarria.–Emandako dirulaguntzen publizitatea.

Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 15. artikuluan xedatutakoarekin bat, Baso Plangintzarako eta Ingurumen Hezkuntzarako Atalak jendaurrean jarriko ditu emandako dirulaguntzak Nafarroako Gobernuaren Interneteko atarian (www.nafarroa.eus), honako hauek zehaztuta: deialdia, laguntza aurrekontuko zein programari eta kredituri egotziko zaion, onuraduna, emandako zenbatekoa eta dirulaguntzaren xedea.

II. ERANSKINA.–ZEHAZTAPENAK, PROIEKTU MOTAK ETA INGURUMEN GAIAK

Ingurumen hezkuntzako proiektuetarako zehaztapenak

Ingurumen hezkuntzako proiektuen helburua da pertsonek ingurumenaren zaintza hobeki uler dezaten eta gai horretan kontzientzia handiagoa izan dezaten. Ekimenak ingurumen hezkuntzako tresna hauen bidez gauzatuko dira:

–Informazioa, komunikazioa, interpretazioa eta sentsibilizazioa: informazio, dibulgazio eta gizarte sentsibilizazioko kanpainak egitea; erakusketak, debateak, hitzaldiak eta mahai-inguruak egitea; ingurumen arloko mundu egunak ospatzea; zine edo bideo zikloak eta saioak antolatzea; argitalpenak; antzezpen artistikoak, ikus-entzunezko materiala prestatzea, eta abar.

–Herritarren parte-hartzea ingurumen-kudeaketan: ingurumena hobetzeko ekimenak antolatu eta gauzatzea, herritar taldeen parte-hartzearekin.

–Arautu gabeko ingurumen prestakuntza: prestakuntza proiektuak, ikastaroen, jardunaldien, mintegien, sinposioen eta biltzarren bidez egin daitezkeenak.

–Baliabide natural jasangarriak kudeatzeko jarduerak: ildo horretan sustatutako ekimenak, esaterako, modu jasangarrian kudeatzea baliabide hidrikoak, basoko baliabideak, baliabide mikologikoak, zinegetikoak, arrainei dagozkienak, geologikoak, faunakoak eta florakoak.

Boluntariotzako proiektuetarako zehaztapenak

Ingurumen boluntariotzako proiektuak elkartasuneko ekintza zehatzak izanen dira, ingurumena zaintzen eta hobetzen laguntzen dutenak, libreki egitekoak, betebehar pertsonalek edo eginbehar juridikoek ez eraginda eta nork bere gain borondatez eta ordain ekonomiko edo materialik gabe hartuta.

Deskripzio-memorian honako hauek jasoko dira:

–Parte-hartzaileak gaitzeko modua.

–Parte-hartzaileen prestakuntza, boluntarioen jardueraren kalitatearen hobekuntza dakarrena eta ingurumena ezagutzearen eta zaintzearen garrantziaz sentsibilizatzen laguntzen duena.

–Boluntarioen ekipamendua. Segurtasunaren oinarrizko arauak betetzeko, eta jarduera hirikoak ez diren kanpoko espazioetan garatzen bada. Nahitaezko elementuen artean dugu boluntario eta monitore guztiek ikuspen handiko txaleko islatzaileak eramanen dituztela, UNE-EN-471 arauaren arabera homologatuak. Txaleko horren ordez helburu bereko beste sistema bat erabiltzen ahalko da, betiere modu egokian justifikatzen bada proiektuaren proposamenean eta segurtasun bermeak mantentzen baditu proiektuaren testuingurua zein den kontuan hartuta.

Ikastaroak, mintegiak edo tailerrak egiten ahalko dira, beharrezkoa den informazioa jasotzeko, zertarako eta: proiektuaren ardatza den ingurumen arloko arazoa ezagutzeko; boluntario lanerako trebakuntza jasotzeko; boluntariotzako proiektuaren gakoak aztertzeko, bereziki haren xedeak, eta boluntario lanean aritzean behar dituzten segurtasun printzipioak kontuan hartzeko, bai pertsonei bai ondasunei dagokienez.

Ingurumen boluntariotzako ekintza bakoitzak 10 partaide izanen ditu gutxienez.

Ez da boluntariotzako jardueratzat jotzen dibulgazio edo informazio materialen argitalpen hutsa edo prestakuntza jarduerak egite hutsa.

Zientzia herritarreko proiektuetarako zehaztapenak

Fauna eta flora espezieak ikertzeko, horien jarraipena egiteko eta kontserbatzeko lanetan laguntzea, klima-aldaketaren, habitaten eta mehatxupeko espezieen jarraipenerako datuak lortzeko aukerarekin.

Ikerketa lanetan laguntzearen eremuan, lankidetza hori ibilbide zientifiko eta ikertzaile ospetsuko entitateekin edo pertsonekin egin behar da.

Ikerketa lanen ondoriozko datuak pertsonen eskura jarri behar dira datu-base zientifiko egokien bidez.

Lan hauek izanen dira dirulaguntzaren xede:

–Programa zabaltzea informazio hitzaldien bidez, parte hartzeko prest dauden boluntarioak aurkitzeko asmoz.

–Trantsektoen sarea diseinatzea boluntarioen kokapenarekin bat etorrita, habitaten ahalik eta ordezkagarritasun handiena bilatuta.

–Trantsektoak bisitatzea horiek aztertu eta beren ezaugarriak emateko.

–Boluntarioentzako prestakuntza ikastaro teoriko-praktikoa.

–Boluntarioak datuak hartzen hastea, eta horien jarraipena egitea.

–Datuak bildu eta antolatzea.

–Datuak bidezko datu-baseetara transferitzea.

–Emaitzen eta ondorioen azken txostena idaztea.

–Boluntarioek datuak hartzeko behar diren materialak.

Deialdian onartutako ingurumen-gaiak

Baso-kudeaketa jasangarria; naturaguneak kontserbatzea, leheneratzea eta mantentzea; eta gizarte erabilera naturagune babestuetan.

Deialdi honi dagokionez, ulertzen da proiektu batek baso-kudeaketa jasangarriaren gaia lantzen duela barne hartzen dituenean baso-aprobetxamenduak, ehiza, izurriteen aurkako borroka, suteen prebentzioa eta abar, modu jasangarrian, edo kudeaketa mota horren erabilera sustatzen duenean; era berean, ulertzen da habitaten, ekosistemen, paisaiaren, biodibertsitatearen eta espezie naturalen kontserbazioa, leheneratzea eta mantentzea lantzen dituela, baldin eta ekintzetako batek habitatak, ekosistemak, paisaia tradizionaleko elementuak, biodibertsitatea edo espezie naturalak sortzeko, hobetzeko, kontserbatzeko, lehengoratzeko edo mantentzeko lanak baditu. Azkenik, ulertzen da naturagune babestuen gizarte erabilera lantzen duela proiektuko ekintzaren bat horien balioak aztertzera, irakastera eta modu ordenatuan gozatzera bideratuta dagoenean.

Basa-flora eta -fauna eta horien habitatak kudeatzea.

Deialdi honi dagokionez, ulertzen da proiektu batek gai hori lantzen duela barne hartzen duenean basa-flora edo basa-fauna babestea, kontserbatzea, hobetzea eta kudeatzea, habitat naturalen antolamendua basa-florarekin edo basa-faunarekin lotutako alderdietan, eta basa-flora edo basa-faunaren balizko aprobetxamenduen antolamendua eta kudeaketa, aurreko helburuekin bat etorriz.

Hondakinak, ura, kontsumo arduratsua, ekonomia zirkularra eta klima-aldaketa.

Deialdi honi dagokionez, ulertzen da proiektu batek "Hondakinak, ura, kontsumo arduratsua, ekonomia zirkularra eta klima-aldaketa" gaia lantzen duela egiten diren ekintzetako baten helburua denean hondakinen sorrera eta arriskugarritasuna murriztea, ur-kontsumoaren aurrezpena eta uren kudeaketa egokia sustatzea, ekonomia zirkularreko jardunbideak sustatzea, klima-aldaketak eragiten dituen ondorioak murriztea, haren kausen gainean jardutea, klima-aldaketaren aurreko erresilientzia hobetzea edo herritarrak gai horien inguruan kontzientziatzea.

Energia aurreztea eta energia berriztagarriak.

Deialdi honi dagokionez, ulertzen da proiektu batek "Energia aurreztea eta energia berriztagarriak" gaia lantzen duela proiektuko ekintzetako baten helburua denean energia kontsumoa aurreztea, energia berriztagarrien erabilera sustatzea edo herritarrak gai horren inguruan kontzientziatzea.

Mugikortasun jasangarria.

Deialdi honi dagokionez, ulertzen da proiektu batek mugikortasun jasangarria lantzen duela mugikortasun jasangarriagoa sustatzeko helburua duenean.

Nekazaritza ekologikoa eta abeltzaintza estentsiboa.

Deialdi honi dagokionez, ulertzen da proiektu batek "Nekazaritza ekologikoa eta abeltzaintza estentsiboa" gaia lantzen duela ekintzetako baten helburua herritarrei haien praktika ezagutaraztea edo sustatzea denean, eta metodo horiek erabiltzeak kutsadura gutxiago sortzen duela eta habitat naturaletan, biodibertsitatean eta elikagaien kalitatean kalte gutxiago eragiten dituela.

Hiri inguruneko ingurumenaren kalitatea hobetzea.

Deialdi honi dagokionez, ulertzen da proiektu batek "Hiri inguruneko ingurumenaren kalitatea hobetzea" gaia lantzen duela ekintzetako baten helburua denean hiri-eremuen (5.000 biztanletik gora) bizigarritasuna hobetzea ingurumen arloko ikuspegitik edo gai horri buruz kontzientziatzea.

III. ERANSKINA.–LAGUNTZA ESKABIDEAREKIN BATERA AURKEZTU BEHARREKO AGIRIEN EREDUAK

Entitateak laguntza eskatzeko inprimakia (gaztelaniaz - euskaraz).

Aurkeztutako proiektu bakoitzaren deskripzio-memoriaren inprimakia (gaztelaniaz - euskaraz).

Gardentasun betebeharrari buruzko adierazpena (gaztelaniaz - euskaraz).

Inprimaki guztiak Nafarroako Gobernuaren Zerbitzuen Katalogoan egonen dira eskuragarri.

Laguntzak lehenbizikoz jasotzen badira edo abonatzeko kontua aldatu bada:

Transferentzia bidez ordaintzeko eskabidea

IV. ERANSKINA.–EMANDAKO LAGUNTZAREN JUSTIFIKAZIOAREKIN BATERA AURKEZTU BEHARREKO AGIRIEN EREDUAK

Aurkeztutako proiektu bakoitzaren justifikazio-memoriaren inprimakia (gaztelaniaz - euskaraz).

Inprimaki guztiak Nafarroako Gobernuaren Zerbitzuen Katalogoan egonen dira eskuragarri.

V. ERANSKINA.–GLOSARIOA

–Ekintza:

Proiektuko jarduketa bat, gainerako beste guztiekin lotuta ez dagoena (hau da, hori ez gauzatzeak ez du eraginik beste guztietan). Zenbait helburu dauzka, gauzatze hutsaz edo gauzatzeko laguntzaz harago, eta deialdiko gaietako bat lantzen du batik bat.

Ingurumen hezkuntzako, ingurumen boluntariotzako eta zientzia herritarreko ohiko ekintza batzuk dira honako hauek:

  • Ikastaroak, tailerrak, beste prestakuntza-ekintza batzuk.
  • Hitzaldiak, solasaldiak, beste dibulgazio-ekintza batzuk.
  • Bisita gidatuak, txangoak, interpretazio-ibilbideak.
  • Antzerkia, beste arte-adierazpen batzuk.
  • Jolasak, ginkanak, beste hezkuntza-jolaseko ekintza batzuk.
  • Erroldak, inbentarioak, datuak hartzea.
  • Hezkuntzako eta zabalkundeko materialak egitea (liburuak, liburuxkak, ikus-entzunezkoak, web-orriak...).
  • Erakusketak.
  • Guneak sortzea eta/edo birnaturalizatzea.
  • Landaketak.
  • Guneak garbitzea/egokitzea.

–Zabalkundea:

Ekintza baten fasea, ekintza gauzatu aurretik haren berri emateko eta bertan parte hartzeko pertsonak bilatzekoa. Fase horretan, ekintza norentzat den adieraziko da.

–Zabalkundea:

Ekintza baten fasea, gauzatutako ekintza eta bertan lortutako emaitzak ezagutzera ematekoa. Ekintza norentzat den adieraziko da.

–Gauzatzea:

Ekintza baten fasea, non ekintzaren ekitaldi nagusia garatzen baita, eta nola eginen den deskribatzen. Informazioa edo edukiak sartuz gero (adibidez, hitzaldiak, tailerrak, ikastaroak, antzerkia, dibulgazio-materialak egitea...), eduki horien aurrerapena jasoko da.

–Ebaluazioa:

Ekintzaren emaitzak aztertzeko fasea. Fase honetan, adierazi beharko da nola eginen den eta ekintzak xede-taldearengan izan duen eragina nola identifikatzen den.

–Fasea:

Ekintza baten atala, ekintza bereko beste fase baten aurrekoa edo ondokoa; halako bat ezabatzeak eragina dauka gainerako guztietan edo ekintza osoan.

Honako hauek dira proiektuetako ohiko faseak: aurreko prestakuntza, hedapena, gauzatzea, zabalkundea eta ebaluazioa. Boluntariotzako eta zientzia herritarreko proiektuetan, gauzatze fasearen aurretik, boluntarioak edo zientzia herritarraren parte-hartzaileak prestatzeko fase bat sartu behar da.

–Boluntarioen prestakuntza:

Boluntarioak parte hartuko duen ekintza modu seguru, arduratsu eta jasangarrian egin ahal izateko beharrezko informazioa eta edukiak, boluntarioei informazio hori emateko erabiliko den metodoa barne.

–Suntsikorra:

Behin erabiliz gero atzera erabili ezin den materiala, kontsumituta baitago.

–Inbertsioa:

Ondasunak erostea aldi batez diru-sarrerak edo errentak lortzeko asmoarekin. Adibidez: proiektu honetan inbertsioa da ibilgailuak, makinak eta antzekoak erostea.

–Leasing-a:

Ondasun bat alokatzea kontratua amaitu ondoren erosteko eskubidearekin. Finantza-errentamendua ere esaten zaio.

–Parte-hartze inklusiborako neurriak:

Ingurumen hezkuntzako jarduerak herritar guztientzat izan behar dira. Eguneroko bizitzan desgaitasunen bat (entzumena, ikusmena, mugitzeko gaitasuna...) duten pertsonek oztopo asko dituzte gainerako pertsona guztiek bezala parte hartzeko. Parte-hartze inklusiborako neurrien helburua da proiektua gauzatzeko oztopoak identifikatzea eta neurriak hartzea oztopo horiek kentzeko.

–Genero-ikuspegiko neurriak:

Luzaroan gizarteak estereotipoak sortu izan ditu pertsonen generoaren arabera. Oraindik ere indarrean daude, eta jarduerak berdintasunez egitea eragozten dute. Genero-ikuspegiko neurrien helburua da proiektuetan generoaren araberako estereotipoak sortzen ahal diren egoerak identifikatzea eta saihestea.

–Ingurumen-jasangarritasunerako neurriak:

Proiektuak ingurumenean daukan eragina murrizteko eta haren jasangarritasuna hobetzeko ezartzen diren neurriak dira. Neurri hauek baloratzeko, ezinbestekoa da proiektua gauzatzeak ingurumenean edukiko duen egiazko inpaktu bat identifikatzea.

–Helburua:

Ekintza baten bitartez lortu edo helarazi nahi dena. Galdera honen erantzuna izan behar da: zergatik edo zertarako egiten da ekintza?

–Aldez aurreko prestaketa-lana:

Ekintza gauzatu aurretik beharrezkoak diren zereginen multzoa (bilerak, kontaktuak, kontratazioak, antolaketa...).

–Gizartearen parte-hartzea:

Herritarrek esku hartzea baliabideen kudeaketaren eta proiektuko ekintzen inguruko erabakiak hartzeko prozesuan.

–Lotutako pertsonak edo entitateak:

Laguntza eskatzen duen elkartearekin harreman pertsonala duten pertsonak edo entitateak (senideak, bazkideak eta abar), proiektuari lotutako lanen bat egiteko kontratatzen direnak, ordainduta.

–Zahartze aktiboa sustatzea:

Adinekoen bizi-kalitatea ahalik hoberena izateko jarduerak sustatzea.

–Publiko gatibua:

Jarduera batean parte hartzen dutenak, horretara joaten den kolektibo bateko kide izateagatik (eskola-umeak, adinekoen egoitzak, komunitate terapeutikoak, etab.), ez erabaki pertsonal eta independente baten ondorioz.

–Renting-a:

Ondasun higigarri bat erosteko aukerarik gabe epe luzerako alokatzeko kontratua.

–Ingurumenarekiko sentsibilizazioa:

Herritarren artean ingurumenari eragiten dioten gaiez kontzientzia lortu nahi duen prozesua.

VI. ERANSKINA.–GOGOBETETZE-INKESTAREN EREDUA

Inkesta honetan ez da izena eman behar. Balora ezazu jarduera 1etik 5era (puntuazio baxuena 1 eta altuena 5).

Jarduera egin aurretik jasotako informazioa.

1 2 3 4 5

Landutako gaien egokitasuna.

1 2 3 4 5

Bitartekoen eta baliabideen egokitasuna.

1 2 3 4 5

Hizlariaren ezagutza gaiari buruz.

1 2 3 4 5

Azalpenaren argitasuna.

1 2 3 4 5

Jardueraren egokitasuna.

1 2 3 4 5

Gogobetetasun-maila orokorra.

1 2 3 4 5

Iragarkiaren kodea: F2317982