21. ALDIZKARIA - 2024ko urtarrilaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MILAGRO

Eskumenak eskuordetzea

Aditzera ematen da ezen Milagroko Udalak, 2024ko urtarrilaren 11n egin osoko bilkuran, Milagroko alkate José Ignacio Pardo Blancoren esku utzi zuela kontratua gauzatzearen ondorioz likidatzen diren obra-ziurtagiriak onesteko eskumena, salbu eta azken ziurtagiria onestea edo, kasua bada, kontratua likidatzea. Erabakiak onetsi eta biharamunetik aurrera izanen ditu ondorioak. Hori guztia, bat etorriz Toki-araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Foru Legearen 22. artikuluan ezarritakoarekin.

Argitara ematen da, bete dadin Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 9.3 artikuluan xedatutakoa.

Milagron, 2024ko urtarrilaren 15ean.–Alkatea, José Ignacio Pardo Blanco.

Iragarkiaren kodea: L2400836