2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LIZOAINIBAR-ARRIASGOITI
2024ko aurrekontua. Behin betiko onespena
Lizoainibar-Arriasgoitiko Udalak, 2023ko azaroaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2024ko aurrekontu arrunta. Erabaki hori 2023ko 260. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 18an. Jendaurrean jarrita, haren kontrako alegaziorik ez denez aurkeztu, behin betiko onetsi da aurrekontu hori. Haren kapitulukako laburpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da, bete beharrez Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatutakoa.
DIRU-SARRERAK:
1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 97.650,00 euro.
2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 15.000,00 euro.
3. kapitulua.–Tasak eta prezio publikoak: 11.420,00 euro.
4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 251.290,00 euro.
5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 106.865,00 euro.
7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 109.750,00 euro.
Diru-sarrerak, guztira: 591.975,00 euro.
GASTUAK:
1. kapitulua.–Langileria-gastuak: 52.050,00 euro.
2. kapitulua.–Gastu arruntak: 138.115,00 euro.
4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 139.375,00 euro.
6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 254.935,00 euro.
7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 7.500,00 euro.
Gastuak, guztira: 591.975,00 euro.
Lizoainen, 2024ko urtarrilaren 12an.–Alkatea, Koldo Albira Sola.
Iragarkiaren kodea: L2400628