21. ALDIZKARIA - 2024ko urtarrilaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IGANTZI

2024ko aurrekontua eta exekuzio oinarriak. Hasierako onespena

Igantziko Udalak, 2024ko urtarrilaren 10ean egindako osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi du Udalaren 2024ko aurrekontua eta haren exekuzio oinarriak.

Horrela bada, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedaturikoari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Igantziko Udaleko Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Igantzin, 2024ko urtarrilaren 11n.–Alkatea, Juankar Unanua Navarro.

Iragarkiaren kodea: L2400546