209. ALDIZKARIA - 2024ko urriaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Baztango ordenantza, zerga eta paramentu berrien aldaketa. Hasierako onespena

2024ko urriaren 1ean Baztango Batzar Nagusiak egindako ohiko bilkuran, 10.4 eta 10.5 puntuetan erabaki zen Baztango ordenantza, zerga eta paramentu berrien 48., 51. eta 52. artikuluen eta II. tituluko II. kapituluko laugarren atalaren aldaketa hasiera batean onestea, espedienteetan jasotako baldintzetan.

Onetsitako Ordenantzaren aldaketak jendaurrean egonen dira 30 egunez, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta udal honen iragarki-taulan iragarri ondoren, interesdunek espedientea aztertu eta egokitzat jotzen dituzten erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Aldaketak behin betiko onartutzat joko dira eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira jendaurrean jartzeko epea iragandakoan, erreklamaziorik, eragozpenik edo oharrik aurkeztu ez bada, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Baztanen, 2024ko urriaren 1ean.–Batzar-burua, Fernando Anbustegi Goñi.

Iragarkiaren kodea: L2414391