209. ALDIZKARIA - 2024ko urriaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTAXOA

Hiri-jarduketarako plan berezia, 7. poligonoko 603., 613. eta 621. lurzatien lerrokadurak aldatzeko. Behin betiko onespena

Artaxoako Udalak, 2024ko irailaren 5ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Hiri-jarduketarako plan berezi bat, Artaxoako 7. poligonoko 603., 613. eta 621. lurzatien lerrokadurak aldatzeko. Plan honek xede du eraikinen energia-inguratzailea hobetzeko sistema bat ezartzea, eta horretarako ezarriko da eraikinen fatxadetan kanpo isolamendu termikoko sistema bat (SATE), bat etorriz María Ángeles Alonso Urbasos eta Marian Díaz Gallardo arkitektoek 2024ko maiatzaren 8an egindako dokumentuarekin. Hiri-jarduketarako plan berezi hori sustatu dute Adolfo Vélez Ganuzak, Ana Carmen Vélez Ganuzak eta Angel María Arambillet Ganuzak. Plana onetsi da honako baldintza hauekin:

–Hiri-jarduketarako plan bereziaren aplikazio-eremua ez da mugatuko espedientean adierazitako hiru lurzatietara, baizik eta Los Alecos, Zumadia, Las Piscinas, Acabelarra eta La Alameda kaleek mugatzen dituzten bi etxadiek osatzen duten esparrura.

–Kanpoko lerrokadurak aldatzea ez da gehieneko edo gutxi gorabeherako aldaketatzat hartuko: nahitaezkoa izango da, kanpoko isolamendu termikoko tratamenduak aplikatzea barne hartzen duten jarduketa guztietarako. Hala, fatxaden egungo lerrokaduratik 12 cm-ra kokatuko dira.

–Hiri-jarduketarako plan berezia izapidetu eta onetsi ondoren aurkezten diren kanpoko isolamendu-sistemak aplikatzeko lizentzia eskaerek frogagiri bat aurkeztu beharko dute, frogatzen duena eraikinaren berokuntzan edo hozte-sisteman urteko energia-eskaria %30 murriztu dela.

–Nolanahi ere, nahitaezkoa izanen da eraikinen irudia mantentzea proposatzen diren esku-hartzeetan (fatxadaren eta zokaloen kolorea, baoen antolamendua eta abar), betiere eremuko gainerako eraikuntzen izaera bateratuari eutsiz.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Artaxoan, 2024ko irailaren 17an.–Alkatea, Juan Ramón Elorz Domezain.

Iragarkiaren kodea: L2413770