2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AGUILAR KODES
Herri-larreen aprobetxamendua. Eskabideak aurkeztea
Aguilar Kodesko Udalak, 2024ko irailaren 30ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen hamabortz egun balioduneko epea irekitzea, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan eska dezaten herritarrek, baldin betetzen badituzte herri-lurretako aprobetxamenduen gaineko ordenantzan ezarritako baldintzak, eta interesik badute, esleitu dakizkien ondotik ematen diren herri-lurretako aprobetxamenduak. Herritarren arteko zuzeneko esleipen bidez eginen da, eta Udal Idazkaritzan diren baldintzei jarraikiz eginen da. Hona hemen:
–Aguilar Kodesko herri-larreak.
Aguilar Kodesen, 2024ko urriaren 2an.–Alkatea, Jesús Ángel Amescua Martínez de Rituerto.
Iragarkiaren kodea: L2414235