209. ALDIZKARIA - 2024ko urriaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TEDER ESTELLERRIKO LANDA GARAPENA

Deialdia, 2024koa, sustatzaile publiko eta pribatuei laguntzak emateko, PTGEak gauza ditzaten (Leader-2023-2027 NPEPE)

Izenburua.

‘Partaidetzazko toki garapenaren estrategiak gauzatzeko laguntzak: sustatzaile publiko eta pribatuak’ laguntzen 2024ko deialdia, TEDER elkarteak sustatuta (LEADER-2023-2027 Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategikoa Nafarroan, 7119.02.01 azpineurria).

Oinarri arautzaileak.

Interesdunen eskura daude Nafarroako Aldizkari Ofizialerako esteka honetan: https://bon.navarra.es/eu/iragarkia/-/texto/2024/199/7.

Eskaerak aurkezteko tokia eta modua.

Pertsona, enpresa edo entitate interesdunak harremanetan jar daitezke TEDER elkartearekin, eta hari zuzendu eskaera. Elkarteak izanen du eskaera izapidetzeko eta erregistratzeko ardura, SGA-NA aplikazio informatikoaren bidez (laguntza hauek kudeatzeko prestatu da).

Eskaerak eta harekin batera doazen agiriak horretarako ezarritako programaren bidez (SGANA) aurkeztu behar dira nahitaez. Tokiko ekintza taldeko teknikarien bidez sartzen da bertara. Behin programaren bitartez izapidetu ondoren, eskaerak Administrazioan aurkeztutzat joko dira, sarrera-idazpenetan datu hauek jasota daudenean: sarrera-erregistroko zenbakia eta aurkezpenaren data eta ordua. SGA-NA aplikazio informatikoak zenbaki korrelatibo bat emanen dio laguntzen espedienteari, eta sortuko du laguntza eskatzeko inprimaki ofiziala. Eskatzaileak sinatu beharko du, edo, behar denean, legezko ordezkariak.

Ez dira aurkeztutzat joko aplikazioko eredura egokitzen ez diren eskaerak, ezta telematikoki eta aplikazio hori erabiliz aurkezten ez direnak ere. Hori hala xedatzen du urriaren 1eko 39/2015 Legeak, 16.8 eta 66.6 artikuluetan (lege horrek hizpide du administrazio publikoen administrazio prozedura erkidea). Horrenbestez, ez-aurkeztutzat jotzen direnez, eskaera horiek ezin izanen dira zuzendu.

Aurkeztu beharreko gutxieneko dokumentazioa hemen kontsultatzen ahal da: https://drive.google.com/file/d/1mdgSeJqTHypfoFLiWMSeBN7Ncnm2DANI/view.

Beharrezko dokumentazioa zein den jakiteko, eta jakiteko zein diren eskaerak aurkezteko prozeduraren eskuliburuko formularioak, jo daiteke elkartearen web-orrira (https://www.desarrollotierraestella.com) edo bulego hauetara:

Lizarra: Bell-Viste kalea 2. 31200 Lizarra. Tel.: 948556537. Helbide elektronikoa: teder@montejurra.com. Bulego orduak: 08:00etatik 15:00ak arte.

Zudairi: San Anton kalea 30. 31272 Zudairi (Ameskoabarrena). Tel.–948539502. Helbide elektronikoa: amescoa.teder@montejurra.com. Bulego orduak: 08:00etatik 15:00ak arte.

Mugaturik dago entitate edo pertsona eskatzaile bakoitzak aurkez dezakeen espediente kopurua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratutako oinarri arautzaileen 9.1 oinarriaren arabera. Entitate, enpresa edo pertsona eskatzaile bakoitzak eskaera-espediente bakarra aurkezten ahalko du. Entitate, enpresa edo pertsona berak zenbait eskaera aurkeztuz gero, aurkeztu duen lehen eskaera baizik ez da erregistratutzat eta ebaluatutzat joko. Gainerako eskaerak automatikoki ezetsiko dira.

Eskaerak aurkezteko epea.

Eskaerak aurkezteko epea hasiko da iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean, eta bukatuko da 2024ko azaroaren 29an.

Beranduenez, 2024ko azaroaren 26ko 24:00ak arte jaso eta zigilatuko dira laguntzaren eskaera formalizatzeko agiriak, taldearen bulegoan edo horretarako gaitutako izapidearen bidez, TEDERen egoitza elektronikoan: https://teder.sedelectronica.es/catalog/t/a459d330-b7c3-4633-aff4-3e7f3ac3aee5.

Finantza-zuzkidura.

TEDER elkarteko aurrekontuetan gaitzen diren partiden kargura izanen da kreditu erabilgarria; zenbateko hauek izanen dira.

EKITALDIA

LERROAREN KODEA

AZPINEURRIAREN IZENA /
PROIEKTUAREN IZENA

GUZTIRA (euroak)

LANDA GARAPENERAKO EUROPAKO NEKAZARITZA FUNTSAREN (FEADER) EKARPENA: %45 (euroak)

NAFARROAKO GOBERNUAREN EKARPENA: %55 (euroak)

2026

7119.02.01

Partaidetzazko toki garapenaren estrategia gauzatzea - proiektu produktiboak

380.000,00

171.000,00

209.000,00

2026

7119.02.01

Partaidetzazko toki garapenaren estrategia gauzatzea - proiektu ez-produktiboak

380.000,00

171.000,00

209.000,00

2026

7119.02.02

Partaidetzazko toki garapenaren estrategia gauzatzea - berezko proiektuak

60.985,79

27.443,61

33.542,18

2026

7119.02

GUZTIRA

820.985,79

369.443,61

451.542,18

Proiektu produktiboen lerrorako ezarritako hasierako zuzkidura da, gutxienez, 7119.02.01 lerrorako esleitutako guztizko zuzkiduraren %50. Baldin ez bada ematen lerro horretarako esleitutako zuzkidura guztia, eman gabekoa erabil daiteke proiektu ez-produktiboen lerroan zuzkidurarik gabe gelditu diren proiektu onartuetarako, eta alderantziz.

7119.02.01 azpineurrirako baimendutako guztizko kreditua 820.985,79 euroraino handitzen ahalko da, baldin eta aldez aurretik "Estellerri aktibo eta dinamikoa" berezko proiektuari uko egiten bazaio edo hura ezesten bada, eta nahikoa diru badago aurrekontuan; hori guztia, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 31.3 artikuluan ezarritako baldintzekin.

Onartutako laguntzen zenbatekoaren finantzaketa hau izanen da: %45, FEADERen ekarpena, eta %55, Nafarroako Gobernuaren ekarpena.

Jarduketa eremua.

TEDER elkarteari esleitutako udalerrietako pertsona fisikoak, enpresak nahiz entitateak. Hain zuzen ere, udalerri horiek elkarteari atxiki zitzaizkion abuztuaren 26ko 201E/2022 eta martxoaren 29ko 59E/2023 ebazpenetan. Ebazpen horien bidez onetsi ziren partaidetzazko toki garapenaren estrategiak, eta eman zen Nafarroako tokiko ekintza taldearen izaera.

1. eranskinean kontsulta daiteke zer udalerri dauden erakundearen eremu geografikoan.

Ekintza-plana eta lehentasunezko lerroak.

Ekintza-plana eta lehentasunezko lerroak, bai eta haien laguntza mugak, inbertsio mugak eta diruz lagungarriak diren proiektuen baldintzak ere, TEDER elkarterako onetsitako tokiko garapen estrategiei jarraikiz.

2. eranskinean kontsultatzen ahal da erakundearen ekintza-plana.

Proiektuak gauzatzeko epea.

Aldeko ebazpena jasotzen duten eskaeretako proiektuak egin beharko dira, gehienez ere, 2026ko apirilaren 30erako.

Laguntza emateko ebazpenean zehaztuko da proiektuak gauzatzeko epea, aurkeztutako eta onartutako proiektuaren arabera. Nolanahi ere, luzapenak izaten ahalko dira, justifikatutako arrazoiengatik, betiere oinarri arautzaileetan ezarritako mugak gainditzen ez badira.

Jarduketak hautatzeko irizpideak.

Laguntzak norgehiagoka bidez emanen dira. Honela eginen da: aurkeztutako proiektuak teknikoki alderatuko dira, horien arteko lehentasuna ezartzeko, aintzat hartuz deialdi honetan ezarri diren baloratzeko eta lehenesteko irizpideak.

Hain zuzen, 3. eranskinean kontsultatzen ahal dira erakundeko jarduketak hautatzeko zer irizpide erabiliko diren.

Eranskinak hemen kontsultatzen ahal dira:

https://drive.google.com/file/d/1Da5XRDGzGJE6jCwe9MbzAQe1CfmowyYO/view

Lizarran, 2024ko urriaren 1ean.–TEDERko burua, Carmen Puerta Extremera.

Iragarkiaren kodea: L2414449