209. ALDIZKARIA - 2024ko urriaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NAFARROAKO ERDIALDEA GARATZEKO PARTZUERGOA

Deialdia, 2024koa, sustatzaile publiko eta pribatuei laguntzak emateko, PTGEak gauza ditzaten (Leader-2023-2027 NPEPE)

Izenburua.

‘Partaidetzazko toki garapenaren estrategiak gauzatzeko laguntzak: sustatzaile publiko eta pribatuak’ laguntzen 2024ko deialdia, Nafarroako Erdialdea Garatzeko Partzuergoak sustatuta (LEADER-2023-2027 Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategikoa Nafarroan, 7119.02.01 azpineurria).

Oinarri arautzaileak.

Interesdunen eskura daude Nafarroako Aldizkari Ofizialerako esteka honetan: https://bon.navarra.es/eu/iragarkia/-/texto/2024/199/7.

Eskaerak aurkezteko tokia eta modua.

Pertsona, enpresa edo entitate interesdunak harremanetan jar daitezke Nafarroako Erdialdea Garatzeko Partzuergoarekin, eta hari zuzendu eskaera. Partzuergoak izanen du eskaera izapidetzeko eta erregistratzeko erantzukizuna, SGA-NA aplikazio informatikoaren bidez (laguntza hauek kudeatzeko prestatu da).

Eskaerak eta harekin batera doazen agiriak horretarako ezarritako programaren bidez (SGANA) aurkeztu behar dira nahitaez. Tokiko ekintza taldeko teknikarien bidez sartzen da bertara. Behin programaren bitartez izapidetu ondoren, eskaerak Administrazioan aurkeztutzat joko dira, sarrera-idazpenetan datu hauek jasota daudenean: sarrera-erregistroko zenbakia eta aurkezpenaren data eta ordua. SGA-NA aplikazio informatikoak zenbaki korrelatibo bat emanen dio laguntzen espedienteari, eta sortuko du laguntza eskatzeko inprimaki ofiziala. Eskatzaileak sinatu beharko du, edo, behar denean, legezko ordezkariak.

Ez dira aurkeztutzat joko aplikazioko eredura egokitzen ez diren eskaerak, ezta telematikoki eta aplikazio hori erabiliz aurkezten ez direnak ere. Hori hala xedatzen du urriaren 1eko 39/2015 Legeak, 16.8 eta 66.6 artikuluetan (lege horrek hizpide du administrazio publikoen administrazio prozedura erkidea). Horrenbestez, ez-aurkeztutzat jotzen direnez, eskaera horiek ezin izanen dira zuzendu.

Aurkeztu beharreko gutxieneko dokumentazioa hemen kontsultatzen ahal da:

https://navarramedia.es/download/documentacion-a-presentar-con-la-solicitud-de-ayuda/

Beharrezko dokumentazioa zein den jakiteko, eta jakiteko zein diren eskaerak aurkezteko prozeduraren eskuliburuko formularioak, jo daiteke tokiko ekintza taldeko web-orrira, edo haren bulegora:

Nafarroako Erdialdea Garatzeko Partzuergoa,

Las Pozas kalea 13, 31390 Erriberri, Nafarroa

Telefonoa: 948 740 739

consorcio@navarramedia.org

https://navarramedia.es/project/edlp-zona-media-2023-2027/

Eskaerak aurkezteko epea.

Eskaerak aurkezteko epea hasiko da iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean, eta bukatuko da 2024ko abenduaren 19an.

Beranduenez, abenduaren 16ra arte jaso eta zigilatuko dira laguntzaren eskaera formalizatzeko agiriak, bulego-orduetan (09:00etatik 14:00ak arte).

Finantza-zuzkidura.

Nafarroako Erdialdea Garatzeko Partzuergoaren aurrekontuetan gaitzen diren partiden kargura izanen da kreditu erabilgarria; zenbateko hauek izanen dira.

EKITALDIA

LERROAREN KODEA

AZPINEURRIAREN IZENA /
PROIEKTUAREN IZENA

GUZTIRA
(euroak)

LANDA GARAPENERAKO
EUROPAKO NEKAZARITZA
FUNTSAREN (FEADER) EKARPENA: %45 (euroak)

NAFARROAKO GOBERNUAREN EKARPENA: %55 (euroak)

2026

7119.02.01

Partaidetzazko toki garapenaren estrategia gauzatzea - proiektu produktiboak

392.818,71

176.768,42

216.050,29

2026

7119.02.01

Partaidetzazko toki garapenaren estrategia gauzatzea - proiektu ez-produktiboak

392.818,71

176.768,42

216.050,29

2026

7119.02.02

Partaidetzazko toki garapenaren estrategia gauzatzea - berezko proiektuak

0,00

0,00

0,00

2026

7119.02

GUZTIRA

785.637,42

353.536,84

432.100,58

Proiektu produktiboen lerrorako ezarritako hasierako zuzkidura da, gutxienez, 7119.02.01 lerrorako esleitutako guztizko zuzkiduraren %50. Baldin ez bada ematen lerro horretarako esleitutako zuzkidura guztia, eman gabekoa erabil daiteke proiektu ez-produktiboen lerroan zuzkidurarik gabe gelditu diren proiektu onartuetarako, eta alderantziz.

Onartutako laguntzen zenbatekoaren finantzaketa hau izanen da: %45, FEADERen ekarpena, eta %55, Nafarroako Gobernuaren ekarpena.

Jarduketa eremua.

Nafarroako Erdialdea Garatzeko Partzuergoari esleitutako udalerrietako pertsona fisikoak, enpresak nahiz entitateak. Hain zuzen ere, udalerri horiek Partzuergoari atxiki zitzaizkion abuztuaren 26ko 201E/2022 eta martxoaren 29ko 59E/2023 ebazpenetan. Ebazpen horien bidez onetsi ziren partaidetzazko toki garapenaren estrategiak, eta eman zen Nafarroako tokiko ekintza taldearen izaera.

1. eranskinean kontsulta daiteke zer udalerri dauden Nafarroako Erdialdea Garatzeko Partzuergoko eremu geografikoan.

Ekintza-plana eta lehentasunezko lerroak.

2. eranskinean kontsulta daitezke ekintza-plana eta lerro lehenetsiak, baita haien laguntza mugak, inbertsio mugak, eta diruz lagungarriak diren proiektuen baldintzak ere, jarraikiz Nafarroako Erdialdea Garatzeko Partzuergorako onetsitako tokiko garapen estrategiei.

Proiektuak gauzatzeko epea.

Aldeko ebazpena jasotzen duten eskaeretako proiektuak egin beharko dira, oro har, 2026ko apirilaren 30erako.

Laguntza emateko ebazpenean zehaztuko da proiektuak gauzatzeko epea, aurkeztutako eta onartutako proiektuaren arabera. Nolanahi ere, luzapenak izaten ahalko dira, justifikatutako arrazoiengatik, betiere oinarri arautzaileetan ezarritako mugak gainditzen ez badira.

Jarduketak hautatzeko irizpideak.

Laguntzak norgehiagoka bidez emanen dira. Honela eginen da: aurkeztutako proiektuak teknikoki alderatuko dira, horien arteko lehentasuna ezartzeko, aintzat hartuz deialdi honetan ezarri diren baloratzeko eta lehenesteko irizpideak (3. eranskinean kontsulta daitezke).

Kontsultatu eranskinak:

https://navarramedia.es/download/anexos-particularidades-zona-media/

Erriberrin, 2024ko urriaren 1ean.–Partzuergoko burua, María Rosario Domingos García.

Iragarkiaren kodea: L2414448