2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CEDERNA GARALUR
Deialdia, 2024koa, sustatzaile publiko eta pribatuei laguntzak emateko, PTGEak gauza ditzaten (Leader-2023-2027 NPEPE)
Izenburua.
‘Partaidetzazko toki garapenaren estrategiak gauzatzeko laguntzak: sustatzaile publiko eta pribatuak’ laguntzen 2024ko deialdia, Cederna Garalurrek sustatuta. (LEADER-2023-2027 Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategikoa Nafarroan, 7119.02.01 azpineurria).
Oinarri arautzaileak.
Interesdunen eskura daude Nafarroako Aldizkari Ofizialerako esteka honetan: https://bon.navarra.es/eu/iragarkia/-/texto/2024/199/7.
Eskaerak aurkezteko tokia eta modua.
Pertsona, enpresa edo entitate interesdunak harremanetan jar daitezke Cederna Garalur elkartearekin, eta hari zuzendu eskaera. Elkarteak izanen du eskaera izapidetzeko eta erregistratzeko ardura, SGA-NA aplikazio informatikoaren bidez (laguntza hauek kudeatzeko prestatu da).
Eskaerak eta harekin batera doazen agiriak horretarako ezarritako programaren bidez (SGANA) aurkeztu behar dira nahitaez. Tokiko ekintza taldeko teknikarien bidez sartzen da bertara. Behin programaren bitartez izapidetu ondoren, eskaerak Administrazioan aurkeztutzat joko dira, sarrera-idazpenetan datu hauek jasota daudenean: sarrera-erregistroko zenbakia eta aurkezpenaren data eta ordua. SGA-NA aplikazio informatikoak zenbaki korrelatibo bat emanen dio laguntzen espedienteari, eta sortuko du laguntza eskatzeko inprimaki ofiziala. Eskatzaileak sinatu beharko du, edo, behar denean, legezko ordezkariak.
Ez dira aurkeztutzat joko aplikazioko eredura egokitzen ez diren eskaerak, ezta telematikoki eta aplikazio hori erabiliz aurkezten ez direnak ere. Hori hala xedatzen du urriaren 1eko 39/2015 Legeak, 16.8 eta 66.6 artikuluetan (lege horrek hizpide du administrazio publikoen administrazio prozedura erkidea). Horrenbestez, ez-aurkeztutzat jotzen direnez, eskaera horiek ezin izanen dira zuzendu.
Aurkeztu beharreko gutxieneko dokumentazioa zein den jakiteko, egin klik hemen:
https://www.cederna.eu/programa-leader/estrategia-de-desarrollo-local-participativo-de-la-montana-2023-2027/convocatoria-2024/
Beharrezko dokumentazioa zein den jakiteko, eta jakiteko zein diren eskaerak aurkezteko prozeduraren eskuliburuko formularioak, jo daiteke tokiko ekintza taldeko web-orrira, edo bulego hauetara:
ESKUALDEAK | TOKI GARAPENAREN AGENTEAREN KOKAPENA | TELEFONOA/FAXA | HELBIDE ELEKTRONIKOA |
SAKANA SUSANA MENDINUETA | Cederna Garalur elkartea Utzubar industrialdea 8 ARBIZU | TEL: 948 567 010 Mugikorra: 39.90.03.36 | sakana@cederna.es |
MENDIALDEA AINHOA ORIBE | LEITZAKO UDALA ULTZAMAKO UDALA | Mugikorra: 617.60.93.28 | mendialdea@cederna.es |
BORTZIRIAK-MALERREKA-BERTIZARANA ITXASO ALEMAN | Cederna Garalur elkartea Alkaiaga industrialdea LESAKA | Tel.: 948 625 122 Mugikorra: 606.43.13.57 | bidasoa@cederna.es |
BAZTAN-URDAZUBI-ZUGARRAMURDI IZASKUN ABRIL | Baztango udaletxea ELIZONDO | Tel.: 948 580 561 Mugikorra: 606.40.86.13 | baztan@cederna.es |
AEZKOA-ERROIBAR-AURITZ-ESTERIBAR-ORREAGA-LUZAIDE EDURNE MIGUEL ZUFIAURRE | ERROIBAR-AEZKOA-ESTERIBAR Erroibarko udaletxea Frantziako errepidea z.g. 31696 LINTZOAIN (ERROIBAR) | Mugikorra: 639.90.53.57 | erro-aezkoa@cederna.es |
ERRONKARI-ZARAITZU IDOIA NAPAL | Cederna Garalur Izizeko industrialdea IZIZE | Tel.: 948 470092 Mugikorra: 639.90.52.90 | roncal-salazar@cederna.es |
PIRINIOAURREKO ARROAK CARLOS GARCÍA | Agoizko udaletxea AGOITZ | Tel.: 948 336 337 Mugikorra: 639.90.53.59 | prepirineo@cederna.es |
ZANGOZA MARIJO WALIÑO | Vallesantoro Jauregia kultura etxea Alfontso Borrokalariaren kalea 20 ZANGOZA | Tel.: 948 430 560 Mugikorra: 639.90.44.01 | sanguesa@cederna.es |
BESTE ESKUALDE ETA UDALERRI BATZUK | Cederna Garalur elkartea - GARALUR Berriobide kalea 40 ANTSOAIN | Tel.: 948 20.66.97 | info@cederna.es |
Eskaerak aurkezteko epea.
Eskaerak aurkezteko epea hasiko da iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean, eta bukatuko da 2024ko abenduaren 16an.
Beranduenez, abenduaren 16ko 9:00ak arte jaso eta zigilatuko dira laguntzaren eskaera formalizatzeko agiriak.
Finantza-zuzkidura.
Cederna Garalur elkartearen aurrekontuetan gaitzen diren partiden kargura izanen da kreditu erabilgarria; zenbateko hauek izanen dira:
EKITALDIA | LERROAREN KODEA | AZPINEURRIAREN IZENA / PROIEKTUAREN IZENA | GUZTIRA (euroak) | LANDA GARAPENERAKO EUROPAKO NEKAZARITZA FUNTSAREN (FEADER) EKARPENA: %45 (euroak) | NAFARROAKO GOBERNUAREN EKARPENA: %55 (euroak) |
2026 | 7119.02.01 | Partaidetzazko toki garapenaren estrategia gauzatzea - proiektu produktiboak | 668.851,31 | 300.983,09 | 367.868,22 |
2026 | 7119.02.01 | Partaidetzazko toki garapenaren estrategia gauzatzea - proiektu ez-produktiboak | 668.851,31 | 300.983,09 | 367.868,22 |
2026 | 7119.02.02 | Partaidetzazko toki garapenaren estrategia gauzatzea - berezko proiektuak | 82.000 | 36.900 | 45.100 |
2026 | 7119.02 | GUZTIRA | 1.419.702,62 | 638.866,18 | 780.836,44 |
Proiektu produktiboen lerrorako ezarritako hasierako zuzkidura da, gutxienez, 7119.02.01 lerrorako esleitutako guztizko zuzkiduraren %50. Baldin ez bada ematen lerro horretarako esleitutako zuzkidura guztia, eman gabekoa erabil daiteke proiektu ez-produktiboen lerroan zuzkidurarik gabe gelditu diren proiektu onartuetarako, eta alderantziz.
7119.02.01 azpineurrirako baimendutako guztizko kreditua 1.419.702,62 euroraino handitzen ahalko da, baldin eta aldez aurretik "Nafarroako Mendialdeko kultura ondare migratuaren ikerketa eta katalogazioa" berezko proiektuari uko egiten bazaio edo hura ezesten bada, eta nahikoa diru badago aurrekontuan; hori guztia, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeko 31.3 artikuluan ezarritako baldintzekin.
Onartutako laguntzen zenbatekoaren finantzaketa hau izanen da: %45, FEADERen ekarpena, eta %55, Nafarroako Gobernuaren ekarpena.
Jardun eremua.
Cederna Garalur elkarteari esleitutako udalerrietako pertsona fisikoak, enpresak nahiz entitateak. Hain zuzen ere, udalerri horiek elkarteari atxiki zitzaizkion abuztuaren 26ko 201E/2022 eta martxoaren 29ko 59E/2023 ebazpenetan. Ebazpen horien bidez onetsi ziren partaidetzazko toki garapenaren estrategiak, eta eman zen Nafarroako tokiko ekintza taldearen izaera.
1. eranskinean kontsulta daiteke zer udalerri dauden erakundearen eremu geografikoan.
Ekintza-plana eta lehentasunezko lerroak.
Ekintza-plana eta lehentasunezko lerroak, bai eta haien laguntza mugak, inbertsio mugak eta diruz lagungarriak diren proiektuen baldintzak ere, Cederna Garalur elkarterako onetsitako tokiko garapen estrategien araberakoak, hemen klik eginez kontsultatzen ahal dira:
2. eranskinean kontsultatzen ahal da erakundearen ekintza-plana.
Proiektuak gauzatzeko epea.
Aldeko ebazpena jasotzen duten eskaeretako proiektuak egin beharko dira, gehienez ere, 2026ko apirilaren 30erako.
Laguntza emateko ebazpenean zehaztuko da proiektuak gauzatzeko epea, aurkeztutako eta onartutako proiektuaren arabera. Nolanahi ere, luzapenak izaten ahalko dira, justifikatutako arrazoiengatik, betiere oinarri arautzaileetan ezarritako mugak gainditzen ez badira.
Jarduketak hautatzeko irizpideak.
Laguntzak norgehiagoka bidez emanen dira. Honela eginen da: aurkeztutako proiektuak teknikoki alderatuko dira, horien arteko lehentasuna ezartzeko, aintzat hartuz deialdi honetan ezarri diren baloratzeko eta lehenesteko irizpideak.
Hain zuzen, 3. eranskinean kontsultatzen ahal dira erakundeko jarduketak hautatzeko zer irizpide erabiliko diren.
Hemen kontsultatzen ahal dira eranskinak:
https://www.cederna.eu/wp-content/uploads/2024/10/Convocatoria_2024_ParticularidadesCED_SDR-31072024.pdf
Antsoainen, 2024ko urriaren 1ean.–Elkarteko burua, María Arantzazu Arregui Alberro.
Iragarkiaren kodea: L2414447