209. ALDIZKARIA - 2024ko urriaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NAFARROAKO ERRIBERAREN GARAPEN ESTRATEGIETARAKO PARTZUERGOA (EDER PARTZUERGOA)

Deialdia, 2024koa, sustatzaile publiko eta pribatuei laguntzak emateko, PTGEak gauza ditzaten (Leader-2023-2027 NPEPE)

Izenburua.

‘Partaidetzazko toki garapenaren estrategiak gauzatzeko laguntzak: sustatzaile publiko eta pribatuak’ laguntzen 2024ko deialdia, EDER partzuergoak sustatuta. (LEADER-2023-2027 Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategikoa Nafarroan, 7119.02.01 azpineurria).

Oinarri arautzaileak.

Interesdunen eskura daude Nafarroako Aldizkari Ofizialerako esteka honetan: https://bon.navarra.es/eu/iragarkia/-/texto/2024/199/7.

Eskaerak aurkezteko tokia eta modua.

Eskatzaile bakoitzak deialdi bakoitzeko proiektu bat gehienez aurkeztn ahalko du.

Pertsona, enpresa edo entitate interesdunak harremanetan jar daitezke EDER partzuergoarekin, eta hari zuzendu eskaera. Partzuergoak izanen du eskaera tramitatzeko eta erregistratzeko erantzukizuna, SGA-NA aplikazio informatikoaren bidez (laguntza hauek kudeatzeko prestatu da).

SGA-NA aplikazio informatikoak zenbaki korrelatibo bat emanen dio laguntzen espedienteari, eta sortuko du laguntza eskatzeko inprimaki ofiziala. Eskatzaileak sinatu beharko du, edo, behar denean, legezko ordezkariak.

Ez dira aurkeztutzat joko aplikazioko eredura egokitzen ez diren eskaerak, ezta telematikoki eta aplikazio hori erabiliz aurkezten ez direnak ere. Hori hala xedatzen du urriaren 1eko 39/2015 Legeak, 16.8 eta 66.6 artikuluetan (lege horrek hizpide du administrazio publikoen administrazio prozedura erkidea). Horrenbestez, ez-aurkeztutzat jotzen direnez, eskaera horiek ezin izanen dira zuzendu.

Aurkeztu beharreko gutxieneko dokumentazioa zein den jakiteko, egin klik hemen:

https://www.consorcioeder.es/wp-content/uploads/2023/10/ANEXO-2-DOCUMENTACION-SOLICITUD-AYUDA.pdf

Beharrezko dokumentazioa zein den jakiteko, eta jakiteko zein diren eskaerak aurkezteko prozeduraren eskuliburuko formularioak, jo daiteke tokiko ekintza taldeko web-orrira, edo bulego hauetara:

Yehuda Ha-Levi plaza, z.g. 31500 Tutera.

Telefonoa: 948 84 73 56.

Helbide elektronikoa: leader@consorcioeder.es.

Web-orria: https://www.consorcioeder.es/planes/edlp/.

Eskabideak aurkezteko epea.

Eskaerak aurkezteko epea hasiko da iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean, eta bukatuko da 2024ko azaroaren 27an.

Gehienez ere, egun horretako 10:00ak arte jaso eta zigilatuko dira laguntzaren eskaera formalizatzeko agiriak.

Finantza-zuzkidura.

EDER partzuergoko aurrekontuetan gaitzen diren partiden kargura izanen da kreditu erabilgarria; zenbateko hauek izanen dira.

EKITALDIA

LERROAREN KODEA

AZPINEURRIAREN IZENA /
PROIEKTUAREN IZENA

GUZTIRA
(euroak)

LANDA GARAPENERAKO EUROPAKO NEKAZARITZA FUNTSAREN (FEADER) EKARPENA: %45 (euroak)

NAFARROAKO GOBERNUAREN EKARPENA: %55
(euroak)

2026

7119.02.01

Partaidetzazko toki garapenaren estrategia gauzatzea - proiektu produktiboak

470.342,56

211.654,15

258.688,41

2026

7119.02.01

Partaidetzazko toki garapenaren estrategia gauzatzea - proiektu ez-produktiboak

470.342,55

211.654,15

258.688,40

2026

7119.02.02

Partaidetzazko toki garapenaren estrategia gauzatzea - berezko proiektuak

-

-

-

2026

7119,02

GUZTIRA

940.685,11

423.308,30

517.376,81

Proiektu produktiboen lerrorako ezarritako hasierako zuzkidura da, gutxienez, 7119.02.01 lerrorako esleitutako guztizko zuzkiduraren %50. Baldin ez bada ematen lerro horretarako esleitutako zuzkidura guztia, eman gabekoa erabil daiteke proiektu ez-produktiboen lerroan zuzkidurarik gabe gelditu diren proiektu onartuetarako, eta alderantziz.

Onartutako laguntzen zenbatekoaren finantzaketa hau izanen da: %45, FEADERen ekarpena, eta %55, Nafarroako Gobernuaren ekarpena.

Jardun eremua.

EDER partzuergoari esleitutako udalerrietako pertsona fisikoak, enpresak nahiz entitateak. Hain zuzen ere, udalerri horiek Elkarteari atxiki zitzaizkion abuztuaren 26ko 201E/2022 eta martxoaren 29ko 59E/2023 ebazpenetan. Ebazpen horien bidez onetsi ziren partaidetzazko toki garapenaren estrategiak, eta eman zen Nafarroako tokiko ekintza taldearen izaera.

1. eranskinean kontsulta daiteke zer udalerri dauden erakundearen eremu geografikoan.

Ekintza-plana eta lehentasunezko lerroak.

Ekintza-plana eta lehentasunezko lerroak, bai eta haien laguntza mugak, inbertsio mugak eta diruz lagungarriak diren proiektuen baldintzak ere, EDER partzuergorako onetsitako tokiko garapen estrategiaren araberakoak, hemen klik eginez kontsultatzen ahal dira:

2. eranskinean kontsultatzen ahal da erakundearen ekintza-plana.

Proiektuak gauzatzeko eta horiek ordaintzeko eskabidea aurkezteko epea zehaztuko da dirulaguntza emateko ebazpenean, aurkeztutako eta onetsitako proeiktuaren arabera. Epe hori 2026ko martxora artekoa izaten ahal da. Dena den, gerta liteke epeak luzatzea, jusifikatutako arrazoiak direla eta eta betiere bat etorriz onetsitakoarekin.

Jarduketak hautatzeko irizpideak.

Laguntzak norgehiagoka bidez emanen dira. Honela eginen da: aurkeztutako proiektuak teknikoki alderatuko dira, horien arteko lehentasuna ezartzeko, jarraikiz deialdi honetan ezarri diren baloratzeko eta lehenesteko irizpideei. Irizpideok hemen klikatuta kontsultatzen ahal dira:

Kontsultatu 3. eranskinean erakundeko jarduketak hautatzeko zer irizpide erabiliko diren.

Hemen kontsultatzen ahal dira eranskinak:

https://www.consorcioeder.es/wp-content/uploads/2024/10/Convocatoria2024_ParticularidadesEDE_SDR_-DEF.pdf

Tuteran, 2024ko urriaren 4an.–EDER partzuergoa tokiko ekintza taldearen Batzorde Betearazleko burua, Eusebio Saez Garcia.

Iragarkiaren kodea: L2414555