209. ALDIZKARIA - 2024ko urriaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Aldaketa, mugikortasuna eta trafikoa arautzen dituen ordenantzan. Behin betiko onespena

Zizur Nagusiko Udalak, 2024ko ekainaren 27an egin ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea aldaketa bat Zizur Nagusiko mugikortasuna eta trafikoa arautzen dituen ordenantzan (azken eguneratzea eta aldaketa 2021eko 242. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 19an ).

Jendaurreko aldia iragan denez inork alegaziorik aurkeztu gabe, ordenantza hori behin betiko onetsi, eta osorik argitara dadila agintzen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuta dagoenari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea; artikulu hori aldatu zen maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legearen bidez).

Zizur Nagusian, 2024ko irailaren 25ean.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

ALDAKETA, MUGIKORTASUNA ETA TRAFIKOA ARAUTZEN DITUEN UDAL ORDENANTZAN

42. artikulua. Beste modu batera idatzita gelditzen da.

42. artikulua. Seinaleak.

Pasabideetan seinale bertikal eta horizontalak paratu beharko dira, artikulu honetan biltzen den gisan.

Seinale bertikalak erregelamenduzko debeku plakak izanen dira, lokal edo espazio pribatuko sarbidearen bi aldeetara ezarriko direnak; ordutegia eta aparkatzeko debeku gau eta egunekoa agertuko dituzte.

Pasatzeko zabalera baimenduak dakarren tartearekin paratuko dira plakak, tolerantzia ±%20 dutela. Plaken beheko aldea zorutik 1,50etik 2 metro bitarteko garaierara egonen da, Udaleko zerbitzu teknikoek salbuespenez besterik baimentzen dutenetan izan ezik.

Plakak izan beharko dute Udalak tasa baten truke ematen duen eredu ofizialaren araberakoak.

Gainera, pasatzeko lizentzia halako ordu jakin batzuetarako denean, hori erraz ikusteko maneran agertuko da seinaleetan.

Bide-seinale horizontalak paratzeko, hala behar denean, pasabidea edo zintarriko beheragunea kolore horiz pintatuko da, galtzadaren gainean marra jarraitu bat eginez.

Pasatzeko lizentzia berrietan eta zaharretan aldaketak egin behar direnean (familia ugariko etxebizitzak dituen sarrera-irteeraren kasuan), gailu argidun dirdiratzailea erantsi beharko da, oinezkoek aise ikusteko bezain beherean paratua, garajeko atea abian dela ohartaraz diezaien. Gailua paratu aitzin aurkeztuko zaio Udalari, onets dezan.

Seinaleak okerrak badira, aipatutako elementuren bat falta bada edo seinaleak ez badira behar bezala mantendu, pasatzeko lizentziak indarrean egoteari utziko dio, eta ordenantza honekiko arau-hauste astuntzat hartuko da.

Iragarkiaren kodea: L2414163