2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
EGUESIBAR
Deialdia, dirulaguntzak emateko 2023-2024 aldian gazteen hezkuntza ez-formala sustatzeko. Laburpena
Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (identifikazioa): 788375.
Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatorias/788375).
Helburua eta xedea.
Dirulaguntza hauen bidez zati batean estali nahi dira Eguesibarko Udaleko Gazteria Arloak antolatutako aisialdiko monitore ikastaroetarako matrikula eskubideek dakartzaten gastuak.
Eskatzaileen betebeharrak.
Deialdiko dirulaguntzak eskatzen ahalko dituzte lehenbiziko aldiz matrikulatzen direnek Eguesibarko Udaleko Gazteria Arloak antolatutako aisialdiko monitore ikastaroetan eta baldintza hauek betetzen dituztenek:
–Ikastaroa egiten den lehenbiziko aldia izatea.
–Eguesibarren erroldatua egotea ikastaroan matrikulatzen den unean.
–Matrikularen zenbateko osoa ordainduta izatea.
–Egunean izatea Gizarte Segurantzarekiko, Zerga Ogasunarekiko eta Udal Toki Ogasunarekiko zerga betebeharrak.
Eskabideak aurkezteko epea.
Eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Sarrigurenen (Eguesibar), 2024ko irailaren 19an.–Alkatea, Xuriñe Peñas López.
Iragarkiaren kodea: L2414221