209. ALDIZKARIA - 2024ko urriaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Deialdia, euskara ikasteko laguntzak emateko. Laburpena 2023-2024 ikasturtea

Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (identifikazioa): 788374.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatorias/788374).

Helburua eta xedea.

Deialdi honen helburua da arautzea nola eman dirulaguntzak euskara ikasten ari diren Eguesibarko herritar helduei.

Eskatzaileen betebeharrak.

Dirulaguntzak eska ditzakete eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean baldintza hauek betetzen dituztenek:

a) Diruz lagundutako ikastaroaren %80ra joan izanaren ziurtagiria.

b) Eguesibarren erroldatuta egotea. Eguesibarko Udaleko langileek dirulaguntza eskatzen ahalko dute, udalerrian erroldaturik egon ez arren. Eskubide hori aitortua baldin badute negoziazio kolektiboaren bidez, bi laguntzetariko bat aukeratu beharko dute.

c) Betebehar fiskalak egunean izatea Eguesibarko Udalarekin (Udalak ofizioz egiaztatuko du gorabehera hori, eta behar den prozedura erabiliz jasoko du).

d) 16 urtetik gorakoa izatea.

e) Deialdi honetatik kanpo daude, administrazio publikoren bateko langileak izanik, euskalduntze plan bereziren batean sartuak dauden eguesibartarrak.

Eskabideak aurkezteko epea.

Eskabideak aurkezten ahalko dira 2024ko irailaren 21etik urriaren 21era bitartean, biak barne.

Sarrigurenen (Eguesibar), 2024ko irailaren 19an.–Eguesibarko alkatea, Xuriñe Peñas López.

Iragarkiaren kodea: L2414219