2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ULTZAMA
Alkatetzaren eskumenak lehen alkateordearen esku uztea, oihanaren zuzeneko aprobetxamendua besterentzeko
Ultzamako Udalaren alkateak, 2024ko irailaren 26an, 193/2024 Ebazpena eman du. Hona hemen horren testuaren transkripzioa:
Gaia: Oihan aprobetxamendu bat zuzenean Esteban Picabea Aguirreren alde besterentzeko eskumenak beste baten esku uztea. Aprobetxamendua Ultzamako Mortua mendiko Aizarbil alderdian erorita dauden 15 pagokoa da (bolumena: 11,25 m³-ko enbor txiki).
–Ikusirik Toki Araubideko Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.-1-q) artikuluen edukia, zeinaren arabera hirigintza baimenak emateko eskumena dagokion toki entitateko lehendakariarena baita.
–Ikusirik honako espediente hau: Oihan aprobetxamendu bat zuzenean besterentzea Esteban Picabea Aguirreren alde. Aprobetxamendua Aizarbil mendi alderdian erorita dauden 15 pagokoa da (bolumena: 11,25 m³-ko enbor txiki).
–Ikusirik eskatzaileak Martin M.ª Picabea Aguirre alkatearekin familia edo kidetasunagatik lotura duela.
–Ikusirik, beraz, kasu honetan Martin M.ª Picabea Aguirre alkatea ustez abstenitzeko beharra dagoela Sektore Publikoaren Araubideari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluaren 2-b) apartatuan adierazi bezala.
–Ikusirik Toki Araubideko Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 23.-4 artikuluaren edukia eta harekin bat datozenena, eta Toki-erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onartzen duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 43.-4, 43.-5, 44. artikuluen edukia eta haiekin bat datozenena, non ezartzen den eskumen hori beste baten esku uzteko eta horietarako tramiteak egiteko aukera.
–Ikusirik Sektore Publikoaren Araubideari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 9. artikuluaren 3. apartatuaren edukia, zeinaren arabera erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharra baitago,
ERABAKI DU:
Lehena.–Oihan aprobetxamendua besterentzeko espediente horretan esku ez hartzea eta baimena emateko eskumena Ultzamako Udalaren 1. alkateorde Jesus M.ª Larretxea Lazkanoren esku uztea.
Bigarrena.–Eskumenen eskuordetzearen berri ematea Ultzamako Udalaren 1. alkateorde Jesus M.ª Larretxea Lazkanori. Horrek ondorioak izanen ditu Ebazpena aurkezten den egunetik aurrera, Toki-erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onartzen duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.-2 artikuluan adierazten den moduan, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko bada ere, urriaren 1eko 40/2015 Legearen 9. artikuluko 3. apartatuak ezartzen dituen baldintzetan (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko Legea).
Hirugarrena.–Ebazpen honen berri ematea Ultzamako Udalaren osoko bilkurari, jakin dezaten, Toki-erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onartzen duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.4 artikuluak xedatzen duenarekin bat.
Larraintzarren (Ultzama), 2024ko irailaren 27an.–Alkatea, Martin M.ª Picabea Aguirre.
Iragarkiaren kodea: L2414263