2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TUTERA
Aldaketak, Laborantzarako herri-lurren aprobetxamendua arautzen duen ordenantzan. Hasierako onespena
Udalak, 2024ko irailaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aipatu ordenantzaren aldaketa, zeina indarrean jarriko baita 2025ko urtarrilaren 1ean.
Aldaketak jendaurrean egonen dira 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Indarrean dauden xedapenak bete beharrez, espedientea ikusgai egonen da Ekonomia Sustapenerako Alorreko Ogasun, Katastro, Ondare eta Erosketen Administrazio Unitatean. Delako epe hori iragandakoan, inork erreklamaziorik, kexarik edo oharrik aurkezten ez badu, behin betiko onetsitzat emanen dira aldaketa horiek.
Tuteran, 2024ko urriaren 2an.–Ogasuneko zinegotzia, Reyes Carmona Blasco.
Iragarkiaren kodea: L2414232