2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TUTERA
Aldaketak, ordainarazpenen ordenantzetan. Hasierako onespena
Udalak, 2024ko irailaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen aldaketak ondotik aipatzen diren ordenantzetan, 2025ko urtarrilaren 1ean indarra har dezaten:
ORDAINARAZPENAK:
Ordenantza, Tudela-Cultura tokiko enpresa-erakunde publikoaren prezio publikoak arautzen dituena.
5. ordenantza.–Ordenantza fiskala, bide publikoa eta herri-lurrak okupatzeko tasak arautzen dituena.
15. ordenantza.–Ordenantza fiskala, kirol instalazioak erabiltzeko tasak arautzen dituena.
Aldaketak jendaurrean egonen dira 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Indarrean dauden xedapenak bete beharrez, espedientea ikusgai egonen da Ekonomia Sustapenerako Alorreko Ogasun, Katastro, Ondare eta Erosketen Administrazio Unitatean. Delako epe hori iragandakoan, inork erreklamaziorik, kexarik edo oharrik aurkezten ez badu, behin betiko onetsitzat emanen dira aldaketa horiek.
Tuteran, 2024ko urriaren 2an.–Ogasuneko zinegotzia, Reyes Carmona Blasco.
Iragarkiaren kodea: L2414230