2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TUTERA
Hiri-jarduketarako plan berezia, 5. poligonoko 1575. eta 603. lurzatietan. Behin betiko onespena
Tuterako Udalak, 2024ko irailaren 30ean egin ohiko osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:
Hasiera batez onestea Hiri-jarduketarako plan berezi bat, 5. poligonoko 1575. eta 603. lurzatietan (Rúa 14 eta Cárcel Vieja 3 kaleak). Plan hori VERCO Inversiones y Servicios SLUk sustatu zuen, eta idatzi zuten Sinergoneko Guillermo de la Parra Laita eta Carlos Munar Zuazu arkitektoek eta Urbaneko Laura Lamana eta Inmaculada Aragón abokatuek, 2023ko azaroaren 20an, Udalari dagokionez, salbu jabetza-eskubidea, eta hirugarrenen eskubidea ukatu gabe.
Argitara ematen dira behin betiko onespenaren erabakia eta hirigintzako araudia, aplikatzeko uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikuluan xedatutakoa (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Tuteran, 2024ko urriaren 1ean.–Alkate udalburua, Alejandro Toquero Gil.
Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2414189