2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TEBAS-MURU ARTEDERRETA
Bake epailearen eta haren ordezkoaren karguak hutsik
Hamabost egun balioduneko epea irekiko da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, udal honetako bake epaile titular eta ordezko izateko interesa dutenek aukera izan dezaten eskaera egiteko, udal bulegoetan, baldin betetzen badituzte legez eskatzen diren baldintzak. Bertan eskuratuko dituzte eskabidea eta informazioa. Aurreko guztia, bete dadin Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 101. artikulua.
Tebasen, 2024ko irailaren 17an.–Alkatea, Yolanda Obanos Irure.
Iragarkiaren kodea: L2414200