209. ALDIZKARIA - 2024ko urriaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SANTSOL

1/2024 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Santsoleko Udalak, 2024ko irailaren 13an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 1/2024 aurrekontu-aldaketa.

Espedientea jendaurrean egonen da Idazkaritzan hamabost egun baliodunean, iragarki hau argitaratu ondotik. Epe horretan, interesdunek hura aztertzen ahalko dute, eta alegazioak aurkeztu.

Aplikatu beharreko araudia: irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikulua (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea –Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea–).

Santsolen, 2024ko urriaren 2an.–Alkatea, M.ª Lourdes Garcia Olazabal.

Iragarkiaren kodea: L2414270