2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MURILLO EL CUENDE
2025erako karga-tasa, indize eta koefizienteak. Hasierako onespena
Murillo el Cuendeko Udalak, 2024ko urriaren 1ean egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2025ko urtarrilaren 1etik aurrera indarrean izanen diren karga-tasak, indizeak eta koefizienteak.
Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, eta iragarki-taulan ere paratuko da, interesdunek espedientea azter dezaten, eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Jendaurrean egoteko epea iraganik inork ez badu erreklamaziorik, kexarik nahiz oharrik aurkeztu, hasiera batez onesteko erabakia behin betikoa bilakatuko da, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da behin betiko testua.
Arradan (Murillo el Cuende), 2024ko urriaren 2an.–Alkatea, Itziar Malón Caspe.
Iragarkiaren kodea: L2414225