209. ALDIZKARIA - 2024ko urriaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MARTZILLA

Aldaketa, Parte-hartzezko aurrekontuak arautzen dituen udal ordenantzan. Hasierako onespena

Martzillako Udalak, 2024ko irailaren 25ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2024rako aldatzea Parte-hartzezko aurrekontuak arautzen dituen udal ordenantza, 2064/2024 administrazio espedientean ageri denarekin bat etorriz.

Espedientea jendaurrean jartzen da hogeita hamar egunean, iragarkia argitaraturik Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta erakundearen iragarki-taulan, bizilagunek eta interes legitimoa dutenek azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea). Hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatuko da baldin inork ez badu erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten, eta ordenantzaren eduki osoa argitara emanen da.

Martzillan, 2024ko urriaren 1ean.–Alkatea, M.ª Esther Villanueva Ucar.

Iragarkiaren kodea: L2414209