209. ALDIZKARIA - 2024ko urriaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LESAKA

Jarduera-lizentziaren eskaera. Osasun-etxea eraberritzea eta handitzea

Aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela udal bulegoetan, hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan bidezko alegazioak aurkez ditzaten jarduerak ukitutakoek; hori guztia, bete dadin martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren 48. artikuluan xedatutakoa (foru dekretu horren bidez onetsi zen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko erregelamendua –17/2020 Foru Legea, Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituena–).

Jarduera: Lesakako osasun-etxea eraberritzea eta handitzea.

Sustatzailea: Nafarroako Gobernua. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua.

Tokia: Lesakako 2. poligonoko 379. eta 493. lurzatiak.

Lesakan, 2024ko irailaren 27an.–Alkatea, Ladis Satrustegui Alzugaray.

Iragarkiaren kodea: L2414077